Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVk San Pedro eta San Martzial jai zoriontsuak opa dizkizue!
Badira egun batzuk Irun jaietan murgilduta dagoela. Irundar guztiek, gogoz espero eta desiratzen zituzten egunak. Azken urteotan, pandemiak gure ospakizuna bi urtez jarraian atzeratzera behartu gintuen, eta gure festak berriro ere behar bezala ospatzeko, itxaron behar izan dugu, bai, baina ondo egin dugu.Joan den ekainaren 23an, bi ekitaldi esanguratsurekin, San Pedro eta San Martzial jaiei hasiera eman genien: San Joan suaren piztea eta ASPACE Gipuzkoa elkarteak, udaletxeko balkoitik egindako agurra. 2022a, gainera, urte berezia da haientzat ere; aurten, 50 urte ospatzen ditu garunparalisia eta antzeko alterazioak dituzten pertsonekin lan egiten duen elkarte honek, baita haien familiekin ere, haien bizi-kalitatea hobetuz. Batez ere, konpromiso etiko batetik abiatuta egiten dute lan, eskubide osoko herritar gisa, beraien hirian aktiboki parte har dezaten. Irungo herritar guztientzako agur berezia, eta aukera bikaina aniztasun funtzionala (garun-paralisia) duten pertsonak eta ASPACE Gipuzkoak egiten duen lana ikusarazteko.
Horren harira, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den Xabier Iridoyk, gure hiria pertsona guztientzat egokitzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du, "Irun sozialki kohesionatuagoa egin behar dugu, pertsona guztiek aukera berdintasuna izan dezaten". Era berean, nabarmendu du, "jaiek lagunen artean, senideen artean eta herritar guztien artean ondo pasatzeko eta gozatzekogunea izan behar dute. Egun hauetan Irungo kaleak sentimenduz, alaitasunez eta emozioz betetzea espero dugu, betiere pertsona guztiekiko errespetuz eta tolerantziaz".
Azkenik, urtero bezala, Irungo EAJ-PNVtik egun hauetan antolatutako ekitaldietan parte hartuko dugula jakitera eman nahi dugu. Bizi dezagun gure jaia pozez eta emozioz, errespetuz eta ondo pasatzeko gogoa nagusitu dadila beste ezeren aurretik. GORA IRUN! GORA SAN MARTZIAL!
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31