Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lasarte-Oriako EAJ/PNV 2022ko aurrekontuen bozketan abstenitu egin da hauek ahalbideratzeko
Aurrekontuak ez dute berrikuntzarik eta gobernu taldea ez da gai aurrekontuak kudeatzekoEAJ-PNV udal taldeak abstentzioara jo du Lasarte-Oriako 2022rako aurrekontuen bozketan, gisa horretan onartzea ahalbideratzeko. Jon Antxordoki bozeramailearen hitzetan “EAJ-PNV abstenitu egin da 2022rako aurrekontuak berrikuntzarik ez dituztelako eta gobernu taldeak ez du gaitasunik izan 2021ko aurrekontuak kudeatzeko. 2021ekoa bezalako aurrekontu on bat epe barruan kudeatzeko gai izan ez badira eta aurrekontuetan berrikuntzarik ez badituzte aurreikusi, aurrekontu berriak ez dira eraginkorrak izango”.
Bozeramaile jeltzalearen hitzetan, “aurrekontuak hain berandu, ekainaren 27an, onartzeak kezka eragin digu. Udal-langileek, proiektuak abian jarri ahal direnean, 4 hilabete baino ez dituzte izango horretarako (irailetik abendura). Ekainaren amaieran udal aurrekontu bat aurkeztea gobernu-taldearen lidergo politiko faltaren seinale da, eta atzerapen horrek tentsioa areagotuko du aurrekontuen aplikazioan.
Izan ere, gobernu-taldeak berak emandako datuen arabera, 2021eko udal-aurrekontutik inbertsioen %10a baino ez du gauzatu. Egoera horrek Lasarte-Oria geldiarazten du, eta ez dugu uste udalerriaren etorkizunarekin norabide onean jartzeko gai direnik”.
Antxordokik, abstentzioaren arrazoiak azaldu ditu, “2022ko aurrekontuari begira EAJ- PNVk konpromisoak eskatu dizkio gobernu taldeari, 2021eko proiektuak aurrera eramateko gai izan ez delako eta egungo garestitasun eta ziurgabetasunaren aitzakian izkutatu delako. Gobernu-taldea da proiektuen kudeaketan izandako atzerapenen erantzule bakarra eta ezin da aitzakietan izkutatu, egungo ziurgabetasunetan, 2021etik datozen proiektua ez egiteko. Gure ustez, lidergo falta nabarmena erakusten ari dira”.
Azkenik, EAJ-PNVren ustez “gure taldearen abstentzioarekin aurrekontu berri izatea ahalbideratzen dugu. Lasarte-Oriak badu aurrekontua, orain gobernu taldearen ardura da Lasarte-Oria osorako gobernatzea, eta ez dugu onartuko kontu politikoengatik Lasarte-Oriak geldirik jarraitzea. EAJ-PNV Lasarte-Oria hobearen alde lanean jarraitzen du, nahiz beste batzuen ezintasunak lan hori zailagoa jarri”.
Gure udal taldeak, bai 2021ean eta bai 2022an, Lasarte-Oriaren etorkizunerako proiektu desberdinak bultzatu izan ditugu, besteak beste:
Atsobakar kirolgunea
Kiroldegi berria
Ekintzaile berrientzako diru-laguntza partida 40.000 €etara igotzea eta hizkuntz
irizpideak txertatzea.
2021eko bonoen partida 200.000etara igotzea.
Udalak dituen bere jabetzako partzelen, etxebizitzen eta lokalen salmentak
Manuel Lekuona kulturetxeko birmodaltzea
Oztaran – Arranbide auzoaren plan zuzentzailearekin hastea
Aterpeari lokal bat uztea
Kale Nagusia 22, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) | ) 943 376055 | * eajpnv@lasarte-oria.eus
“Tratu-On bat” marka indartzeko zeinbait proposamenei hasiera emateko partidak (“Baserrietatik Lasarte-Oriara programa”)
Plazaolako inguruko babesaren azterketa.
Guzti horren alde lanean jarraituko dugu aurrerantzean ere.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31