Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Trafikora zabaldu dute Astigarragatik 27. poligonoan sartzeko bidea, funtsezkoa Donostialdean konexioak eta zirkulazioaren arintasuna hobetzeko
Sarrera berriak Poligonoko eta Martuteneko biribilgunean trafiko murrizketa eragingo du, eta AP-8 autobidearekin eta Urumeako autobiarekin lotuko du industriaguneaAstigarragatik 27. poligonora sartu eta irteteko bide berria errealitate bat da Astigarragako Bidebitarteko biribilgunetik datorren bigarren sarbidea eraikitzeko obrak amaitu ondoren. Bide berriak orain arte industrialdera sartzeko zegoen bide bakarra arinduko du, hau da, GI-40 errepidearen Martuteneko biribilguneko sarrera, eta AP-8 autobidearekin eta Urumeako autobiarekin lotura egingo du. Obrak egiteko, 13 hilabete eta sei milioi euro pasako inbertsioa behar izan dira.
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbiderekin eta Donostiako alkate Eneko Goiarekin batera, lotura berria bisitatu ahal izan du gaur, arratsaldeko 13:00ak baino pixka bat lehenago. Diputatu nagusiak gogoratu duen bezala, «garrantzi kualitatibo» handia duenez «funtsezko bidea» da Donostialdean konexioak eta zirkulazioaren arintasuna hobetzeko.
«Nabarmen hobetuko du zirkulazioaren arintasuna eta segurtasuna, Gipuzkoako errepide sarearen lotune nagusi batean. Bestalde, hiriburuko industrialde garrantzitsuenetako baterako sarbideak hobetu ditugu. Hala, bultzada berria eman diegu enpresei, langileei eta, oro har, jarduera ekonomikoari, eta ekarpen garrantzitsua egin dugu hiriko sarbideetako trafikoa hobetzeko», adierazi du. Olanok gaineratu du, halaber, industrialdeko sarbide berria beharrezkoa eta funtsezkoa dela mugikortasun «seguruago eta erosoago baterantz» aurrera egiteko.
Martuteneko biribilgunean, egunero eta puntako orduetan, trafiko handia pilatzen da. Erabiltzaile askorentzat Donostiarako sarrera da, eta, horregatik, 27. poligonora sartzen edo handik irteten diren ibilgailuek, ospitalera igotzen edo jaisten direnek, Donostiara sartzen edo bertatik irteten direnek nahiz AP-8 autobidean sartzen direnek topo egiten dute hor. Industria parkeko sarbide berriarekin, poligonora sartzen eta handik irteten den trafikoa arinduko da. Orain arte sarrera-irteera bakarreko poligonoa zen eta ez zegoen leku desberdinetatik zetozen trafikoak bereizteko biderik, orain aldiz, bi sarrera-irteera hauekin, Astigarragako trafikoak, AP-8tik Bidasoaldeko trafikoak eta Urumea aldetik datozenek beste aukera bat izango dute trafikoak ordenatuz eta banatuz. Honek Martuteneko biribilgunea arintzen lagunduko du», Aintzane Oiarbide diputatuak azaldu duenez.
Horrela, sarrera berri hori irekita, nabarmen hobetuko dira GI-40 errepidearen zirkulazioa eta arintasuna. Proiektuaren beste helburuetako bat, funtsean, GI-2132 errepideko 7,200 kilometro puntuaren parean lotune erdi bat eraikitzea izan da,
Astigarragako Bidebitarteko biribilgunetik eta biribilgunerantz mugitzeko aukera ematen duena, baita gaitasun handiko saretik eta sarera sartzekoa ere. «Lotune erdi horretatik, Petritegiko bidearen gainetik igarotzen den bide berri bat sortu da, Astigarragako Galtzaur auzoa inguratu, Antondegi gaineko gailurra igaro eta, azkenean, 27. poligonoko Ubarburuko pasabidearekin lotzen duena», zehaztu du Oiarbidek.
Diputatuak obra honetan hartu diren ingurumen neurriak azpimarratu ditu; izan ere, materiale birziklatuak erabili dira zorua eraikitzeko eta, horrez gainera, autoek sor dezaketen inpaktu bisuala eta zarata murriztu da. «Antondegi gainetik zubibideraino, kabailoi edo lur muino bat eraiki da, neurri handi batean etxebizitzak trafikoaren zaratatik babestuko dituena. Gainera, lur horma horrek errepidearen zati bat ezkutatuko du, eta, beraz, nabarmen murriztuko du bide berri horren ikusizko inpaktua», azaldu du Aintzane Oiarbidek. Gaineratu du landare lurra zabaltzeaz eta belarkiak hidroereiteaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak baso atlantiko bat birlandatuko duela errepide amaitu berriarekin muga egiten duen eremu zabal batean, konpentsazio neurri gisa.
Donostiako eta Astigarragako udalen eta poligonoko erabiltzaileen eskaerari erantzuteko eraiki da bide berria.
Astigarragako GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko errepide berriak GI-3841 izena hartuko du, eta tokiko sare griseko errepide arrunt gisa sartuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31