Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/06/16

EAJ-PNVk instalazio publikoetan energia berriztagarriaren erabilera hobetzea proposatu du

Talde jeltzaleak beharrezko ikusten du energia jasangarrian aurrera egiteko formulak bilatzea eta, horrela, elektrizitate merkeagoa lortzea
EAJ-PNVk instalazio publikoetan energia berriztagarriaren erabilera hobetzea proposatu du

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legea dugu indarrean. Lege horrek ezartzen duenez, 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten euskal administrazio publikoen eraikinek energia auditoria bat izan behar dute, kontsumoaren diagnostikoa egiteko eta energia aurreztea eta eraginkortasuna nola hobetu dezaketen zehazteko. Hori guztia, jasangarritasun energetiko handiagoa lortzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko urrats sendoak emateko helburuarekin.

Ildo horretan, Udalak dagoeneko egin ditu bertako eraikin batzuetan azterlanak, adibidez, Artalekuko eta Azken Portuko kiroldegietan. Azterlan horien arabera, elektrizitatea sortzeko modulu fotovoltaikoak instalatu behar dira, besteak beste Artaleku kiroldegiko estalkian. Azterketa xehea egin behar izan da bertan, eta guztira 180 panel jarri behar direla zehaztu da, 120.000 euroko kostuarekin. Horrela, Artalekuk berak sortutako energia autokontsumitu ahal izango luke, modu horretan energia baliabideak eta  honen kostuak optimizatzen lagunduz.

Azken Portuko kiroldegiaren kasuan, nahitaezko auditoria egin bada ere, oraindik ez da idatzi eguzki instalazio termikoa optimizatzeko eta pantaila fotovoltaikoak instalatzeko proiektua. Izan ere, adierazten denez, Azken Portuk badu estalkian instalatutako eguzki kolektorea. Baina dauden 160 kolektoretatik 70 baino ez daude martxan. Horren arrazoia, besteak beste, egungo sistemarekin sortutako bero guztia ezin dela aprobetxatu da. Beraz, sortutako beroaren aprobetxamendua hobetzeko tarte handia dago, klimatizazio sisteman erabil daitekeena, galdaretan sortutako energiaren zati bat ordezkatuz, eta, horrela, gasaren kontsumoa eta CO2 isuriak murriztuz.

Era berean, gainerako 90 kolektoreetan sortutako bero kantitatea kalkulatu da, eta guztira 151.090 kWh-ko emaitza lortu da. Hala ba, bero hori aprobetxatuz, energia %7,2 aurreztea lortuko litzake, eta honek gas naturalaren kontsumoarekin lotutako CO2 emisioetan aurreztea ere ekarriko luke. Horretarako, 8 urte inguruko itzulera denborako inbertsioa egin beharko litzateke, eta hortik aurrera aurrezki ekonomiko handia gureganatuko genuke.

Bestalde, Udalean 2 milioi euro baino gehiago ditugu egun, ondorioz, litekeena da hurrengo hilabeteetan kreditu aldaketa bat iristea. Horregatik, Udal Gobernuari proposatzen diogu hurrengo aldaketa horretan Artalekun eguzki instalazio fotovoltaiko bat egiteko aurrekontu partida bat esleitzea, eguzki instalazio termikoa optimizatzeko eta autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat instalatzeko.

EAJ-PNVtik Irunek emisioak murrizteko, energia berriztagarrien instalazioak ezartzeko apustua egiten dugu baita ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko apustua egiten jarraitzeko aukera aprobetxatzeko, balioesteko eta ahalik eta gehien nabarmentzeko ere. Gure taldearentzat funtsezkoa da autokontsumo energetikoaren aldeko apustua egitea, eta eguzki plaken instalazioa sistema eraginkor eta baliozko gisa aurkezten da. Udalak Irun berdeago baten eredu izan behar du.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube