Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/06/09

Eneko Goia: Prebentzioa, koordinazioa eta behar gehien zuten pertsonei eta sektoreei laguntzea giltzarri izan ziren osasun-larrialdiari aurre egiteko”

Europa Saria jaso duten Hirien Elkarteko kideek aho batez ebazpena onartu dute Ukraniari babesa emateko eta Errusiari gauzatzen ari den inbasioa bertan behera utz dezala eskatzeko
Eneko Goia: Prebentzioa, koordinazioa eta behar gehien zuten pertsonei eta sektoreei laguntzea giltzarri izan ziren osasun-larrialdiari aurre egiteko”

Udalak COVID19aren osasun-larrialdiaren une zailenetan egindako kudeaketak Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen Batzarraren aitortza jaso du. Eta aitortza hori iritsi da Estrasburgon Europako Kontseiluan egindako “Osasun-larrialdiak Udal administrazioaren arlo exberdinetkao funtzionamenduan izandako eragina” izeneko hitzaldian.

Donostiako alkate Eneko Goiak hitzaldian parte hartu du Mülheim an der Rhur (Alemania), St. Pölten (Austria), Würzburg (Alemania), eta Czestochowa (Polonia) hirietako ordezkariekin batera. Hiri hauek guztiak aukeratuak izan dira COVID19ak eragindako osasun-larrialdiaren une zailenetan egindako kudeaketa ereduak azaltzeko. Hitzaldia Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen presidente Krzysztof Matyjaszczyk-ek gidatu du eta bi ordutako iraupena izan du.

Bost hirietako kudeaketa ereduak aukeratuak izan dira Batzarra osatzen duten 82 hiriekin partekatuak izateko. Donostiaren kasuan, konfinamendu zorrotzena indarrean zegoela behar gehien zuten pertsonei laguntzeko zein normaltasunera itzultzeko hartu ziren erabakiak azpimarratuak izan dira, eta beraz, horiek guztiei buruz aritu da Eneko Goia alkatea.

Goiak azpimarratu du, alarma egoera ezarri zenean argi izan zutela udal zerbitzu guztiak koordinatuak egon behar zirela sor zitekeen egoera arintzeko, eta beraz, Udalaren esfortzu guztiak egoera zaurgarrian zeuden pertsonek behar muten laguntza jasotzera bideratu ziren.

Horiek horrela, Donostiako alkateak balioan jarri du etxerik gabeko pertsonek errefuxiatzeko eta ezarritako konfinamendu neurriekin betetzeko leku bat izateko hartutako erabakia.

Eneko Goiak, halaber, eskertu du gainerako hiriek behar gehien zituzten pertsonei laguntzeko Udalak martxan jarri  zituen ekimenenganekiko erakutsi duten interesa, eta honakoa gaineratu du: “Gure helburua sareak sortzea eta komunitatea egitea izan zen. Uste dut, besteak beste, Lagunkate ekimenari, zahar-etxeek beharra zuten adineko pertsonek prestatutako janaria erosteko jarritako ekimenari eta etxe guztietako atarietan hainbat beharrei aurre egiteko informazioa partekatzeko ekimenari esker pertsona askok konfinamendu egoerari aurre egin izan ziotela”.

Normaltasunera itzultzeko egindako lana ere aipamena jaso du hitzaldian. Economía Suspertzeko Planak eta uneko egoerari egokitutako kultur ekintzak berreskuratzeko apustua izan dira Donostiako alkateak Batzarraren gainerako hiriei azaldu behar izan dizkien beste bi gai.

Hortaz, Donostiako alkatearen aurkezpenaren ardatz izan dira hartutako segidako erabakiak: Hiriko saltokiei eta ostalaritzari laguntzeko martxan jarri zen Donostia Market Plaza plataforma, saltokiek eta ostalaritzak etxeetara banatzeko sustatuko zerbitzua, eta taberna zein jatetxeetako terrazak handitzeko erabakia.

Era beran, Eneko Goiak azaldu ditu eragile ekonomiko, social eta kulturalekin egin zituen bilerak normaltasunera itzultzeko hartu beharreko erabakiak partekatzeko. Horiek hórrela, Goiak honakoa azpimarratu du: “Apustu sendoa egin genuen udako kultura egitarauak egin zitezen egoerari egokituta. Estatuan aitzindari izan ginen kultur egitasmoak programatzen, eta argi gelditu da erabakia egokia izan zela, izan ere, osasun-larriadiak eragin handia izan zuen sektoreari laguntzeaz gain, merkataritza eta ostalaritza sektoreei laguntzeko ere balio izan zuen”.

Azkenik Donostiako alkateak eskerrak eman ditu Europako beste hainbat hiriekin kudeaketa eraduak partekatzeko emandako aukeragatik: “Izan ere, une garrantzitsua da erakusteko bat eginda gaudela eta sareak egiten jarraitu nahi dugula komunitate bezala aurrera egiten jarraitzeko eta indartzeko”. Ildo beretik, honakoa gaineratu du: “Donostiak Europako balioekin konpromisoa du. Eta horri esker Europa Saria jaso genuen, hain zuzen ere, gaur hona ekarri gaituen saria. Eta hitzaldi honetan hobeagoak egiten lagunduko diguten esperientziak trukatu eta ikasi ditugu”.

Ucraniarekin elkartasuna

Alkateak parte hartu duen hirien arteko hitzaldiaren aurretik, Ukraniako Jarkov, Ivano Frankivsk eta Khmelnystsky hirietako alkateek (hiri hauek 2010, 2018 eta 2021ean jaso zuten Europa Saria) bideo konferentziaz baliatuta parte hartu dute Batzarran zeuden gainerako hiriekin batera Ukraniako gerrari buruzko mahai inguruan.

Eneko Goiak azaldu du, une hunkigarria izan dela, izan ere, aurrez aurre entzun ahal izan dute hiri horiek bizi dituzten une latzak. Mahai ingurua amaitu da Batzarraren kide guztien txalo handi batekin, Ukraniako alkate eta hiri horiei elkartasuna eta babesa adierazteko. Era berean, Batzarraren kideek aho batez ebazpena onartu dute Ukraniari babesa emateko, eta Errusiari eskatu diote bertan behera utz dezala gauzatzen ari den inbasioa.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube