Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/06/01

Elitezko emakumeen kirolari aitorpena denboraldi liluragarri batengatik

Donostiak emakumezkoen zortzi talde ditu maila gorenean lehiatzen. Lau taldek liga, kopa edo ospe handiko txapelketak irabazi dituzte, eta lau talde Europan lehiatuko dira hurrengo denboraldian.
Elitezko emakumeen kirolari aitorpena denboraldi liluragarri batengatik

Emakumezkoen kirolak poz handiak eman dizkio berriro ere Donostiari. Hori dela eta, Donostiako Udalak aitorpena egin die elite mailan lehiatzen diren hiriko zortzi emakumezkoen taldeei denboraldi honetan egindako lanagatik. Donostiako alkate Eneko Goiaren iritziz, urte asko daramate hiriko klubek lan handia egiten, harrobitik hasita, eta horri esker, Donostia estatuan maila gorenetan lehiatzen diren emakumeek talde gehien duten hirien artean bigarren postuan da, eta lehenengoa da baldin eta talde bakoitzeko biztanle-kopurua kontuan hartzen bada.

Ekitaldia Anoetako Estadioan egin da. Bertan parte hartu dute, Donostiako alkateak, udal korporazioaren hainbat ordezkarik eta elitean lehiatzen diren zortzi emakumezkoen taldeetako hainbat ordezkarik: Real Sociedad-eko futbol eta hockey taldeak, Txuri Urdin Iztoz Hockey Club-a, Txuri Berri Curling, Club Gimnasia Ritmica Donosti, Super Amara Bera Bera, IDK Euskotren eta Atletico San Sebastian-eko atletismo taldea.

Klubetako ordezkariek alkatearen eta udal taldeetako ordezkarien eskutik gereziondo bat jaso dute oroigarri moduan. Eneko Goiak azaldu duenez, gereziondo horiek Anoetako Estadiotik gertu landatuko dira hilabete batzuk barru, eta emakumeen kirola eta bere indarra aitortzeko eta ikustarazteko balioko du. Izan ere, emakumeen taldeek historia egiten ari dira, ez bakarrik kirol mailan, baita zabalagoa eta konplexuagoa den gai batetan ere, alegia, berdintasun erreala eta eraginkorrean.

Ekitaldia amaitzeko klubetako ordezkariek argazkia egin dute, hiriko emakumeen kirolak duen indarra adierazteko. Donostiako alkateak honakoa azpimarratu du: “Gaur egungo neska gazteek zuek zaituzte eredu, eta etorkizunean zuek lortu dituzuen garaipenak izango dituzte ispilu. Historia egiten ari zarete. Zorionak!”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube