Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV Oñatik adierazi du EH Bilduren gobernuak urtebete daramala Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berri eman gabe
EAJ-PNV kezkatuta dago EH Bilduk Planerako aurkeztu zituen irizpide eta helburu orokorrekin, eta azken urte honetan eman diren pausoen berri emateko eskatu du.Maiatzaren 10ean urtebete bete da EH Bilduren Udal Gobernuak Gaztelekuan Oñatiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapena aurkeztu zuenetik. Oñatiko EAJ-PNVren ustez aurrerapen hark ez zuen anbiziorik eta ilusiorik transmititzen, gehiegi sakondu gabe zegoen idatzia, momentuan egindakoa zirudien, eta ez zuen zehaztasun handirik: «Planaren garrantziaz jabeturik, gure alderdiak iradokizunen eta ekarpenen zerrenda bat aurkeztu zuen, baina azkenean ez ziren kontuan hartu eta ez ziren Planean barneratu».
Urtebeteren ostean, eta EH Bilduk Planerako aurkeztu zituen irizpide eta helburu orokorrekin kezkatuta, alderdi jeltzaleak adierazi du idazketa informazio eta gardentasun faltarekin egiten ari dela: «Zein fasetan dago gaur egun Plana? Nola doa HAPOren idazketa? Geure buruari egiten dizkiogun galderak dira, eta Udalean izandako azken Plenoan helarazi dizkiogu gobernu taldeari. Ez dugu erantzun zehatzik jaso. EH Bilduk argi utzi zuen bere jarrera aurrerapena itxi zenean: ez zuen gure proposamenik onartu jendaurrean egon zenean, eta herritarrei Planaren aurrerapena aurkeztu zienean itxita zegoen ekarpenak egiteko aukera. Ez zen iradokizunik egiteko aukerarik izan 2021eko maiatzaren 10eko aurkezpena eta gero».
Kezkatuta
EH Bilduk egindako planteamendura itzuliz, EAJ-PNVk bere kezka azaldu du, bere ustez, modu okerrean planteatu baitziren hainbat gai, batez esparru hauetan: bizitegi-lurzorua, industria arloa eta kirol arloko ekipamenduak.
Duela urtebete azaldu zuen bezala, alderdi jeltzaleak uste du ez dela planteamendua egokia datozen urteetako etxebizitzen eraikuntza Cegasa eta Eroski-Berazaoko lurzoruetara bideratzea: «bideragarritasun konplexuko eremuak dira, epe luzerako estrategia bat eskatzen dute eta horrek 15-20 urtera begira jartzen gaitu. Irtenbide bat behar dugu orain, Kasablankan, Kurtzekuan eta San Martinen planteatutako etxebizitza gutxietatik edo etxebizitza hutsen okupaziotik harago». EAJ-PNVk erroretzat jo du Garayren proposamena onartu ez izana: «uste dugu, garatuko balitz, Oñatirentzat funtsezko pieza izango litzatekeela, hiri-sekuentziari jarraipena emango liokeelako, San Lorentzo eta Errekalde arteko tunelaren puntu beltza kenduko litzatekeelako, eta batez ere, etxebizitza babestu eta tasatu ugari egingo liratekeelako».
Kirol-ekipamenduei dagokienez, EAJ-PNVk irmo jarraitzen du futbol zelai berriaren kokapenik onena Berazao dela esatean: «lokalizaziorik onena dela pentsatzen jarraitzen dugu, ondo komunikatuta dagoelako, gertu dagoelako eta Aloña Mendik bere beharretara egokitutako zelaia izan dezan beharrezko instalazioak egiteko aukera ematen duelako: harmailak, aldagelak, aparkalekuak ... Gainera, hainbeste urtetan eskatutako kanpo igerilekuak egiteko eremu aproposa ere badela uste dugu».
EAJ-PNVk uste du Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra dela Udal baten tresna nagusietako bat, hirigintzari buruzko ibilbide-orria. Urteak aurrera doaz eta Oñatiren garapenean gidatuko gaituen estrategia integralik gabe jarraitzen dugu: «horregatik, galdetzen eta ekarpenak egiten jarraituko dugu. Oñatiren etorkizuna guztion artean adostu behar dugu».
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31