Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk sozialki kohesionatuago dagoen Irun baten alde egiten du
Talde jeltzalea pozik agertu da Kreditu Aldaketan onartu zaizkion ekimenekin, eta nabarmendu du 2030 Agenda helburu duten proiektuetan lanean jarraituko dutelaPasaden ostiralean, maiatzaren 27an, urteko Kreditu Aldaketa garrantzitsuena jorratu zen Irungo Udalean. Aldaketa aho batez onartu zen, eta gure taldeak, EAJ-PNVk, akordio bat lortu zuen gobernuarekin, Irungo herritarren bizi baldintzak hobetu eta Irun kohesionatuago bat sustatzea helburu zuen akordioa. Besteak beste, honako proposamen hauek egin genituen: Amaia KZren irisgarritasuna hobetzea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, material berriak lortzea auzoetako adinekoentzako zentro eta lokaletarako, hirian boluntariotza sustatzeko kanpaina bat egitea eta 2030 Agenda eta GJHak zabaltzea eta gizarteratzea.
Baina, EAJ-PNVtik haratago joan nahi dugu. Pozik gaude lortutakoarekin, baina ez gara konformatzen. Uste dugu askoz gehiago eskaini eta egin dezakegula Irungo egoera soziala hobetzeko. Are gehiago gure hiriaren biztanleriaren errealitateari erreparatzen badiogu: 65 urtetik gorako 17.178 pertsona, eta atzerrian jaiotako 9.589 pertsona daude Irunen. Gure hiriak zer behar duen erakusten diguten datuak dira hauek. Horregatik, denbora daramagu esaten garrantzitsua litzakeela Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategiko bat egitea. Eta bertan, ordezkari politiko, tekniko eta hirugarren sektoreko erakundeen iritziak eta ikuspuntuak modu adostuan jasotzea interesgarria eta beharrezkoa litzake.
Oraingo Kreditu Aldaketan egindako proposamenez gain, beste hainbat ekimen ere mahai gaineratu ditugu mandatu honen joan etorrian, esaterako; Gizarte Zerbitzuak deszentralizatzea, Lucas de Berroa kaleko eraikinaren erabilera egokitzea, gure hiriko eta gure auzoetako gizarte premiak aztertzea, adinekoentzako laguntza zerbitzu bat sortzea, cohousing proiektua, Luis Mariano Gizarte Gunean hobekuntzak egitea, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuan hobetzeko ideiak, migrazioen arloko langile teknikoaren lanpostu berri bat sortzea, Irunerako kultura planari ekitea, etab.
Bukatzeko esan agintaldi osoan egin dugun bezala, aurrera egiteko eta gauza hobetzeko asmoz, proposamenak egiten jarraituko dugula. Irunen bizitzeko eta lan egiteko aukera gehiago sortzera bideratutako ekimen ugari prestatu eta proposatzea da gure helburua. Halaber, bide honetan kalteberatasun eta hauskortasun handiena duten pertsonak babesten eta laguntzen saiatu behar dela uste dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31