Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Energia berriztagarriak sortzeko proiektua abian jartzea eskatu dute Bergara, Antzuola eta Elgetako EAJ-PNVren udal ordezkariek
Hiru herrietako EH Bilduko Udal gobernuek ezer gutxi garatu dute energia berriztagarrien inguruan azken 3 urteetan, eta Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzagan martxan dagoen EKIOLA proiektua da guretzat eredu. Proiektu horretara edo EKIOLAn bertan antzerako beste proiektu bat sortzea eskatzen dugu lehentasun bezalaErregai fosilen kontsumotik eguzki energiaren kontsumora eman beharreko pausuak ematea exijitzen diegu jeltzaleok EH Bilduren Antzuola, Elgeta eta Bergarako udal gobernuei. EH Bilduk ez du inolako proiekturik garatu energiaren arloan eta premiaz ikusten dugu herritarrei proiekturen bat eskaintzea. Orain da momentua energia berriztagarrien alde egiteko, Eusko Jaurlaritzatik laguntza asko daude eta gure udalerriek ere lurren kudeaketak egin ditzakete proiektu hauek garatzeko. Horretarako lan asko egin behar da, noski, eta gauzak argi eduki eta argi azaldu.
Leintz bailarako udaletxeek, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagak, Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundearekin, Mondragon taldearekin, eta Goienaren laguntzaz EKIOLA proiektua sortu dute eta hau da gure eredua. Kontuan izan behar dugu bailaran kontsumitzen den energiaren % 95 baino gehiago kanpotik datorrela eta zati handi batean jatorria, gainera, erregai fosilak direla, alegia, jatorri ez berriztagarrietatik eratorritakoa. Horregatik guztiagatik, trantsizio energetikoari ekiteko ordua dela adierazi nahi dugu gaur, Leintz Bailaran egingo duten moduan: proiektu aurrerakoia, berdea eta 0 kilometrokoa sortuz.
Proiektu honen helburua bazkideak/herritarrak instalazio fotovoltaikoen jabe izatea da, eta kontsumo elektriko zati handi baten baliokidea den energia-bolumena sortzea; beste modu batera esanda, kanpoko energia iturriekiko mendekotasuna murriztea eta energia berdearen alde egitea, hori da benetako apustua.
Sortuko litzatekeen kooperatiban gutxienez 400 etxebizitzek parte hartzea eskatuko luke, horregatik kooperatiba bakoitza herri baten baino gehiagotan jartzea aukera bat izan daiteke; Antzuola, Elgeta eta Bergarak bat eginik posible izango litzateke.
Leintz bailaran dagoeneko martxan dagoen proiektua urte betean erabilgarri egongo da, eta gure udalak berriz, atzera geratzen ari dira, energia berdeen alde egiteko. Gure herrietan ere instalazio hauek jartzeko aukera aztertzea eskatzen dugu berriz ere, hiru herriak elkarlanean jorratu beharreko gaia, energia berriztagarriak, 0 kilometrokoak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31