Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Proposamen sorta aurkeztuko dugu krisiak eragindako beharrei erantzuteko
Maria Eugenia Arrizabalaga: "Zergatik ez du EH Bilduk Ukrainiako gerrak izan ditzakeen ondorio sozioekonomikoei buruz eztabaida monografikoa eskatu Araban edo Bizkaian? Eta, EH Bilduren ustez, zergatik ez da beharrezkoa Nafarroan Eusko Legebiltzarrean eta Gipuzkoan planteatutako eztabaida hau? Gipuzkoan hegemoniaren lehia politikoa piztuta mantendu nahi duelako, beste gainontzeko euskal lurraldeetan ez bezala”“Covid-aren pandemia oraindik amaitu ez denean, Ukrainaren inbasioa, lehen mailako drama humanitarioa, gure sare ekonomikoa tenkatzen ari da, lehendik ere energia eta lehengaien hornidurari, inflazioari eta logistikari lotuta zetozen arazoak larriagotuz. Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainerako euskal erakundeek bezala, azken urteotan funts publikoak zorrotz eta zuhur kudeatzeari esker, egungo egoerari aurre egin ahal izan zaio. Lanean jarraituko dugu krisiak eragindako beharrei erantzuteko ez ezik, etorkizuneko lehiakortasunaren eta ongizatearen oinarriak ezartzeko aukera emango diguten eraldaketa handiak bizkortzeko ere. Uste dugu, egoera honi erantzuteko gure erakundeek orekaz jokatzen eta euskal ereduan konfiantza sortzen jarraitu behar dutela”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalagak, EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
“Egungo egoeran, pandemiaren krisian egin genuen bezala – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – lurraldeko eragile sozial eta ekonomikoekin etengabeko komunikazioan eta hurbiltasun osoz lan egingo dugu, erantzun eraginkor bat antolatzeko eta egoera sozio-ekonomikoaren ondorioak arintzeko aukera emango duten jarduerei elkarrekin ekiteko. Ildo horretan, foru gobernua osatzen dugun alderdiok proposamen sorta aurkeztuko dugu gizarte politiken, lehen sektorearen eta gure ekonomia eta industria sarearen eremura zuzenduta. Egoera zail honetan gure herritarrei eta gure industria-sareari babesa ematera bideratutako erantzuna emateko" gaineratu du.
Gizarte-arloan, Maria Eugenia Arrizabalagak nabarmendu ditu besteak beste, Gipuzkoara iritsitako errefuxiatuen harrerari eta babesari buruzko mozioa, giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen defentsaren mozioa edota Elkar-Ekin Lanean estrategiari buruzkoa. “Gure sare ekonomikoari dagokionez – jarraitu du –, hainbat mozio aurkeztuko ditugu kalitatezko enpleguaren alde edota Ukrainan eta Errusian lan egiten duten enpresei babesa emateari buruzko mozioak nabarmendu nahi nituzke. Eta lehen sektorearekiko konpromisoaren adierazle bi mozio esnearen sektorea eta haragiaren sektorea bizitzen ari diren egoera larriari erantzuteko”.
“Gaurko monografiko honen arrazoia borondate ona eta elkarlana izan bada, ongi etorria" azpimarratu du Arrizabalagak. "Aldiz, ez litzateke ariketa erabat zintzoa izango eztabaida hau ekarri izana, soilik, alderdikeriaz jokatzeko asmoz. Elektoralismo presatsua egiteko asmo hutsez. Zer pentsatua ematen du ekimena Gipuzkoan soilik aurkeztu izana. Izan ere, zergatik ez du EH Bilduk gaurkoa bezalako monografiko bat eskatu Araban edo Bizkaian? Eta bide batez, zergatik ez da beharrezkoa, EH Bilduren ustez, Nafarroan planteatzea Eusko Legebiltzarrean eta Gipuzkoan planteatu dena?" galdetu du. "Gipuzkoan hegemoniaren lehia politikoa piztuta mantendu nahi duelako, beste gainontzeko euskal lurraldeetan ez bezala" gaineratu du.
Amaitzeko EAJ-PNV bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, krisi honek bereziki kaltetu dituen sektoreei laguntzeko neurriak aurkeztuko ditugu, Foru Gobernuak dagoeneko hartu dituenekin batera. Gure erakundeek, eta horien artean Gipuzkoako Foru Aldundiak, urteak daramatzate egoerak eskatzen dituen trantsizioei aurre egiteko modurik egokienak diseinatzen. Gobernantza-estrategia berriak ezarriz. Proiektu estrategiko eraldatzaileak sortuz. Gipuzkoak dituen egiturazko arazoei irtenbideak eskainiz. Gure gizartearen orekaren, bizi-mailaren eta berdintasunaren eskaerari erantzunez. Giza Garapen Iraunkorra, aspaldidanik, Gipuzkoako eredua izaten ari da, bai gizarte-kohesioaren ikuspegitik, bai eredu ekonomiko lehiakor eta iraunkorraren sustapenaren ikuspegitik. Betiere pertsona helburu" amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31