Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk udal gobernuarekin akordioa lortzeko itxaropentsu jarraitzen du
Jakina denez, datorren ostiraleko udalbatzan 2022ko Kreditu Aldaketarik garrantzitsuena bozkatuko da. 13.617.402 euroko proposamena.Gure lehen negoziazio bileran, Udal Gobernuari gure akordiorako borondatea adierazi genion. Halaber, 2 milioi batzen dituzten 28 zuzenketa proposatu genituen ere, eta horietatik 1,2 milioi Bidasoaren ertza berreskuratzeko. Zehazki, Juan Thalamas Labandibar - 55 etxea erosi, Ford Vertiz kontzesionario zaharra eraitsi, eta Azken Portu kiroldegia handitzeko proiektua eta aukerak aztertzeko.
Atzo, maiatzak 24, bigarren negoziazio bilera egin genuen Miguel Angel Paez Ogasuneko ordezkariarekin, balorazioak aztertzeko eta gobernuak akordio batera iristeko duen benetako jarrera ikusteko. Bileran, ordezkariak kreditu aldaketara erregistratutako eta aurkeztutako zuzenketa bakoitzaren iritziak adierazi zizkigun, eta aurkezturako 28 proposamenetatik, 7 onartu zitzaizkigula esan zigun, 185.000 euroko zenbatekoarekin:
- 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako zinema ziklo bat sortzea.
- Tokiko administrazioan gazteen parte hartzea sustatzeko programa bat sortzea.
- Hiriko hainbat tokitan bizikletak gordetzeko aparkaleku seguruak eta estaliak kokatzeko dauden aukerak aztertuko dituen azterlana eta proiektua egitea.
- 15 eguneko udako kanpaina intentsiboa sortzea, ostalaritza sustatzeko eguneko jarduerekin.
- Amaia Kultur Etxean irisgarritasuna hobetzea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.
- Auzoetan adinekoentzako gizarte-zentroetarako eta lokaletarako materialak eskuratzea.
- 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak zabaltzea eta gizarteratzea.
Gure ustez, proposamen eskasa. Are gehiago kontuan hartuta udal gobernuak, Irunentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren hainbat ekimen alde batera uzten dituenean, hala nola Bidasoaren ertza berreskuratzea, gure ondasunik preziatuenetakoa eta hainbeste urtez bizkarra ematen egon garena.
Horregatik guztiagatik, eta aurrera egin ahal izateko eta akordio bat lortzeko bidean, gure zuzenketetako balorazio guztiak aztertu ondoren, eta aurkeztu genituen hainbat ekimenek aldeko balorazioa zutela ikusirik, nahiz eta gobernuak ez kontuan hartu, proposamen berri bat helarazi genion Ogasuneko ordezkariari. Bertan, aipatutakoez gain, Mendibilen berrurbanizatzeko proiektua egitea (30.000€), Azken Portu kiroldegian alternatibak aztertzea (50.000 €) eta handitzeko proiektua egitea (100.000€) bezalako proiektuak sartu ditugu. Baita, udalbatzan Juan Thalamas Labandibar - 55 erosteko eta eraisteko konpromiso politikoa ere.
Une honetan, bilera honen ondoren, gobernuaren erantzunaren zain geratzen gara. Espero dugu erantzuna ez atzeratzea, eta hurrengo bilera bat egiteko aukera edukitzea, betiere aurrera egiteko asmoz. EAJ-PNVtik aurkeztu ditugun proposamenak negoziatzen jarraituko dugu eta gobernuak Irunerako proposamen baikor eta onuragarri gehiago onartzeko duen aukera ekonomikoa azpimarratuko dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31