Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hezkuntza Mahaia osatu dute Udalak eta Hezkuntza komunitateak
Mahaiak helburu du elkarlana ahalbidetuko duen partaidetza-egitura iraunkorra sortzea, elkarbizitza osasuntsua eta inklusiboa hobetu eta udal mailako hezkuntza beharrak identifikatzea, erantzun bateratu bat emateko.Elgoibarko Udalak, era parte-hartzailean eta alorreko eragileekin elkarlan estuan, Elgoibarko Hezkuntza Mahaia sortu du.
Hezkuntza Mahaiaren parte dira Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailaren zinegotzia eta teknikaria, Kirol Patronatuaren Lehendakaria eta Zuzendaria, Herri Eskolako ordezkariak, Elgoibar Ikastolako ordezkariak, Musika Eskola, Udal Ludoteka eta Atxutxiamaika.
Mahaiak helburu du elkarlana ahalbidetuko duen herriko hezkuntza arloa ordezkatzen duen partaidetza-egitura iraunkorra sortzea, elkarbizitza osasuntsua eta inklusiboa hobetu eta udal mailako hezkuntza beharrak identifikatzea, erantzun bateratu bat emateko.
Hala nola, uztartu nahi da hezkuntza formala eta ez formala, udal mailan hezkuntza beharrei era kohesionatuan erantzun eta elkarlanean eta konfiantzaz Elgoibarko hezkuntza komunitatea indartu eta sustatu.
Erronken artean zehaztu dira: haurren kapital kulturala eta soziala indartzea, egon litezkeen ezberdintasunak orekatuz eta inklusioan aurrera-pausuak emateko; aisialdiak ematen dituen aukerak baliatzea, modu integratuan eta orekatuan landuz; eta komunitatean haur guztien parte-hartzea ahalbidetzea Elgoibar herri integratzaileagoa bilakatuz eta herritaraktiboak izan daitezela sustatuz.
Maialen Gurrutxaga Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saiaren Zinegotziak nabarmendu du foro berri honek ahalbidetuko duela “koordinazioa eta kohesioa hobetzea, zeharka eginez lan, familiengana hobeto iristeko eta haurren garapenean zentzu berdinean eragiteko. Hezkuntza da etorkizuneko herri indartsu eta garatu baten oinarrizko alea. Berebiziko garrantzia du kalitatezkoa eta inklusiboa den hezkuntza eskaintza saretzeak”.
Hezkuntza mahaiak, haserako prozesu parte-hartzailea oinarri harturik eta jarduketa plana zehaztuta, bereziki elkarlanean, aisialdian eta haurren partehartzean jarriz fokoa, jada egin ditu hainbat koordinazio bilera. Helburua da, hastapen dokumentuan zehaztutako lan lerroak garatzen hastea irailetik aurrera, hilean behin batuz.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31