Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV Irungo turismo berdea sustatzeko plan bat egitearen alde agertu da
Talde jeltzaleak uste du plana garatzeko garaian zuzeneko elkarrizketa izan beharko litzatekeela hiriko hotel establezimenduekin, ostalariekin eta saltokiekinEAJ-PNVtik Irunek turismo berdearen alorrean potentzial handia duela uste dugu. Are gehiago, esan genezake, seguruenik, horixe dela turismoari dagokionean dugun potentzialtasunik handienetako bat. Baita gure taldeak Irun berde baten alde egiteko arrazoi bat ere, hala gurean naturak lehentasuna izan dezan; Txingudiko padurak, Bidasoa, Plaiaundiko parke ekologikoa, Aiako Harriko parke naturala, Hirugurutzeta ingurua, Meaka, Olaberriako bailara…
Irunek, gainera, gastronomia, kultura eta historia ditu. Halaber, Pirinioetako bidea, Eurovelo1, GR11 eta Donejakue Bidea ere igarotzen dira bertatik. Eta ez dugu guk bakarrik esaten, Bidasoa Bizirikek egindako azterketa turistikoak erakusten du Irunek aukerak badituela. Baina, tamalez, inguruko beste hiri batzuek gure lurraldeko sinergiak eta baliabideak aprobetxatzen dituzten bitartean, ongizate eta jarduera ekonomikoaren erakargarritasuna sortzeko, Irunek betiko bide beretik jarraitzen du, aukera horiek alde batera utziz.
Hala ere, Irunen epe laburrean gerta daitezkeen erakunde arteko proiektuak aztertzen baditugu, Badia Berreskuratzeko Plan Zuzentzailea edo hiru hirietako bidegorria aurkituko ditugu. Martxan dauden bi proiektu garrantzitsu. Gure hiriari erakargarritasuna eta aukera berriak gehitu ahal izango dizkiotenak. Beraz, badira beste erakunde batzuek bultzatutako proiektu interesgarriak, bai, baina ez dugu ikusten udal gobernuak erakunde horiekin lankidetza egokia bultzatzen duenik. Beraz, ekimen onuragarri horiek ez dute hari edo azken helburu argi eta zehatzik, eta ezarritako estrategiarik ez badago, emaitza ez da inoiz onena izango.
Horregatik, uste dugu badela garaia Turismo Berdearen inguruan Plan bat osatu eta diseinatzeko. Plan horretan, sektoreko hainbat eragileren proposamenak aztertuko beharko lirateke, behar diren baliabideak bideratu, natura errespetatu eta zaindu, eta jarduera turistiko iraunkorra eta ingurumenarekiko arduratsua sustatu. Horretarako, beharrezko estrategia hori diseinatu eta Irunerako Turismo Berdearen Plana osatu ahal izateko, hurrengo kreditu aldaketan 25.000 euro bideratzea proposatu dugu. Badirudi gainera laster turismoa suspertuko dela eta zifrak pandemia aurreko mailetara hurbilduko direla.
Hori bai, EAJ-PNVtik uste dugu, eta hala defendatzen dugu, plan hori garatzeko garaian, zuzeneko solaskidetza mantendu beharko litzatekeela hiriko hotel establezimenduekin, ostalariekin eta saltokiekin, hiriak dituen aukerak egoki garatzeko eta erronkak batera aztertzeko ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31