Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Polloeko mausoleo batean 17 miliziar eta gudari hilobiratuak daudela argitzen duen dokumentazio historikoa aurkitu dute
Aranzadi Zientza Elkarteak, Donostiako Udalak otsailean eskatuta, dokumentazio historikoa aurkitu du, eta bertan, argitzen da Polloeko hilerrian Mausoleo de los Mártires delakoan 17 miliziar eta gudari hilobiratuak daudela.Udalak Aranzadiri eskaera egin zion memoria historikoaren alde egiten duen lanarekin jarraituz, eta jakitun izanda historia bakarra ez dagoela eta iragana ikuspuntu ezberdinetatik begiratu daitekeela. Hortaz, Udalak lanean dihardu lan ildoa garatzeko eta bultzatzeko hiriko memoria historikoa berreskuratzeko.
Zehatzago, Polloeko hilerriko San Antonio kalean dagoen mausoleoa lotu izan da alde frankistaren biktimekin; baina aitzitik, eskatutako azterketak argitu du aukera handiak daudela bertan miliziarren gorpuzkinak egoteko, hain zuzen ere, Donostia babesteko frankisten aurka borrokatu zuten miliziarren gorpuzkinak.
Mausoleoa 1939an eraiki zen, eta bertan, segidako inskripzioa irakuri daiteke: “A la memoria de los asesinados por defender sus ideales, de Dios y España. Una oración por sus almas”.
Bertan aipatutako miliziarren gorpuzkinak lurperatu ziren, frankisten gorpuzkinekin batera. Ikerketa horren arabera mausoleoan 17 miliziar eta gudari lurperatuak izan ziren, eta era berean, ikertzen jarraitzen dute beste 14 ote dauden jakiteko.
Hilobiratuen artean PCE, CNT eta UGTko miliziarrak, zein Milizia Popularrarenak daude.
Donostiako Udal Artxiboan eta hilerrian bertan aurkitutako dokumentazioa Gogora institutuaren esku jarriko da, aztertu, lokalizatu eta, hala erabakiko balitz, gorpuzkinak hilobitik ateratzeko. Hori dela eta, Donostiako Udalak biktimen
senideak izan daitezkeen familiei dei egin die Udalarekin harremanetan jartzeko euren datuak eskuratu ahal izateko.
• Hauek dira harremanetan jartzeko helbidea eta telefonoa: Giza_Eskubideak@donostia.eus edo 943 48 19 75.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31