Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
AMRko eremu zaharraren garapena, Hernaniko etxebizitza arazoaren konponbide
«Hernanin 308 etxebizitza eraiki daitezke 2016tik, AMRko eremu zaharrean, tasatuak zein Babes Ofizialekoak. Proiektu hori geldirik dago, EH Bilduk proposatutako Floridako bide berriaren %42a bere gain hartu behar duelako»AMRko lehengo lurretan 308 etxebizitza babestu eraiki daitezke 2016tik, Tasatuak zein Babes Ofizialekoak. Eremu honen garapenak Hernanik duen etxebizitzaren arazoa nabarmen arinduko luke. Zergatik ez da orduan abian jartzen? Etxebizitza hauek EH Bilduk eraiki nahi duen Floridako bide berriaren %42 ordaindu behar dutelako. Bi honek 5 eta 8 milioi euro arteko kostua izango luke, paper fabrikaren, aldameneko lurren, trenbidearen eta obra beraren kostuagatik.
Etxebizitza babestuek ezin dute bide berriaren kostu handi hori bere gain hartu. EAJ-PNVk proposatzen duen bideak ordea, AMRko garapena ahalbidetuko luke. Izan ere, inguruan ez du afekziorik eta obra bera txikiagoa eta merkeagoa da. Gainera, AMRko eremua geldirik izateak herriko gainerako garapen gehienak ere geldiarazten ditu. EAJ-PNVtik zer egin dezakegu zure alde? Galdera horren aurrean, erantzuna irmoa da: Udalari AMRko garapenari lehentasuna ematea eskatuko diogu, berriz ere.
Zein hobekuntza ekarriko ditu AMRko eremu zaharra garatzen hasteak?
✔️ 308 etxebizitza berri
✔️ Etxebizitza tasatuak eta Babes Ofizialekoak
✔️ Gazteentzako etxebizitzak
✔️ Etxebizitzak premia bereziko pertsonentzat: mugikortasun urria edo adimen ezintasuna dutenentzat, bananduentzat edo dibortziatuentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzat
✔️ Geldirik dagoen AMRko eremu zaharraren garapena
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31