Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bidasoako ertzaren birnaturalizazioak ezin duela gehiago itxaron uste du EAJ-PNVk
Datorren astean, udal gobernuak osoko bilkura arruntera eramango du, 2022ko kreditu-aldaketarik garrantzitsuena. 2022rako 13.617.402 euroko igoera izango duen aldaketa proposamena. Horren ondorioz, eta proposamena aztertu ondoren, EAJ-PNVtik gure akordiorako borondatea adierazi nahi dugu, pasaden astean Udal Gobernuari aurkeztu genion bezala, zenbait zuzenketa aurkeztu genizkion bileran.Guztira 28 zuzenketa proposatu ditugu, 2 milioi euro guztira, eta horietatik 1,2 milioi Bidasoaren ertza berreskuratzeko erabiliko ditugu. Zehazki, Juan Thalamas Labandibar - 55 etxea erosteko, Ford Vertiz kontzesionario zaharra eraisteko, eta Azken Portu kiroldegia handitzeko proiektua eta alternatibak aztertzeko.
Irunentzat beharrezkoa den ekimena dela iruditzen zaigu. Batez ere, hainbeste urtez hiria Bidasoari, dugun ondasun preziatuenetako bati, bizkarra emanez eraiki ondoren. Proiektu hau, gainera, hiriko Plan Orokorrean jasota dago. Bertan, Azken Portuko kirol ekipamendua handitzeko aukera jasotzen da, bai eta Bidasoa ibaiaren gainerako eremua espazio libre gisa berreskuratzea ere, Juan Thalamas Labandibar kaleko 55. zenbakian dagoen azken eraikina eraitsiz.
Hala ba, une honetan, Udalak "Bidasoa ibaiaren begiratokiaren" proiektuari erantsitako lursailak bere menpe ditu, Juan Thalamas Labandibar kaleko 45, 47, 49, 51 eta 53 zenbakiei eragiten dietenak. Gainera, jarduketa horrek Kosta erakundeak luzatu beharrezko baimena lortu du eta 2022ko aurrekontuan 70.000 euroko zenbatekoa du, gure taldearen proposamen bati esker.
Ekimen handi horretaz gain, beste hainbat proposamen ere landu eta aurkeztu ditugu; euskara sustatzeko eta indartzeko, Irungo gazteei aukera gehiago emateko, berdintasunean aurrera egiteko, kirolaren egoera hobetzeko, mugikortasun iraunkorrerantz urratsak emateko, kultura jarduera gehiago eskaintzeko eta gure hiriko gizarte ongizatean aurrera egiteko ere. Laburbilduz, irundarren bizi kalitatea hobetzeko jarduerak.
Adibidez, eta besteak beste, honako hauek: haurrentzako euskarazko zinema bat, emakume etorkinei edo transitoan daudenei zuzendutako programa bat, Artiako erabilera anitzeko pista estaltzeko proposamena, baita San Martzialeko tenis estalitako pistak egokitzea ere. Horrez gain, turismo berdeko plan bat egitea, Mendibilgo zonaldeak hobetzea eta Amaia kultur etxean irisgarritasuna hobetzea ere proposatzen dugu.
Era berean, ez dugu ahaztu nahi gure adinekoen ongizatea; hori dela eta, auzoetan adinekoentzako gizarte zentroetarako eta lokaletarako materialak erostea beharrezkotzat ikusten dugu. Baita geratzen diren 113.000 eurorekin kulturaren arloko hainbat jarduera lantzea ere.
Udal gobernuarekin akordio batera iristea bideragarria dela uste dugu, kredituen aldaketa gehiengo zabal batekin onartu ahal izateko. Hori da gure apustua eta borondatea behintzat. Une honetan, zuzenketa guztien balorazio teknikoen esperoan gaude, eta behin hauek egin ondoren, berriro biltzeko asmoa dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31