Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Erakundeek eta herritarrek Ukrainako herriari laguntzen jarraitu behar dugu
Markel Aranburu: “Erregimen totalitarioen inposaketaren aurrean, Eusko Alderdi Jeltzalea demokraziaren, mundu librearen, giza eskubideen eta herritarrek beren etorkizuna demokratikoki eta askatasun osoz erabakitzeko duten eskubidearen alde egongo da beti"Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide-taldearen eskariaz, Ukraina-Euskadi elkarteko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Batzordean, Errusiak duela 52 egun inbaditutako bere herrialdearen egoeraz hitz egiteko.
Bere lehen hitzak ukraineraz, EAJ-PNV batzarkide-taldeko bozeramaile batzordean Markel Aranburuk, adierazi du “Gipuzkoa lurralde solidarioa eta abegikorra da, bidegabekeriak erabat gaitzesten dituena, eta edozein gerrari eta giza eskubideen edozein urraketari ezetz esaten diona. Ukrainako herriarentzat hain gogorrak diren garai hauetan, gure alderdiaren eta Euskal Herriaren babesa helarazi nahi dizuet – azpimarratu du –. Inbaditzailearen aurkako zuen borroka gurea ere bada. Indarkeriari ez. Bai giza eskubideei, bai demokraziari eta bai askatasunari”.
“EAJ-PNV batzarkide-taldeak joan den astean proposatu zuen Ukraina-Euskadi elkarteak foro honetan parte hartzea, garrantzitsua iruditzen zitzaigulako zuei entzuteko aukera izatea eta talde politiko guztiei zuen esperientzia, eskaerak eta gogoeta helarazi ahal izatea Ukrainako herria bizitzen ari den egoerari buruz, herrialdearen mugen barruan eta mugetatik kanpo" azaldu du Aranburuk.
“Demokraziaren eta totalitarismoaren arteko borroka planteatuta, mundu librearen eta autokrazien artekoa, giza eskubideen eta indarraren artekoa, herritarrek beren etorkizuna demokratikoki eta askatasun osoz erabakitzeko duten eskubidearen eta erregimenak indarrez inposatzearen artekoa, Eusko Alderdi Jeltzalea lehenengoaren alde egongo da beti" azpimarratu du bozeramaile abertzaleak. “Izan ere, gure politikaren oinarri diren printzipioak balio demokratikoetan, giza eskubide indibidual eta kolektiboen defentsan eta herritarrek beren etorkizuna demokratikoki eta askatasun osoz erabakitzeko duten eskubidean oinarritzen baitira" amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31