Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/05/03

Donostiako udalak Anoeta Estadioaren ingurua berrurbanizatzeko proiektua onartu du

Hainbat fasetan gauzatuko da eta 7 milioi euro inguruko aurrekontua izango du
Donostiako udalak Anoeta Estadioaren ingurua berrurbanizatzeko proiektua onartu du

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Anoetako Estadioaren ingurua berrurbanizatzeko proiektua. Honek 2 fase eta 4 azpifasetan gauzatuko da, 6.798.160 euroko erabateko aurrekontuarekin.

Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, inguruko herritarrek eta erabiltzaileek asko eskatu duten jarduera da, estadioaren birmoldaketa bukatzera datorrena, nahiz eta hainbat fase eta epetan egingo den, eremu horretan aurreikusitako hurrengo jarduketekin koordinatuta.

Proiektua bi fasetan banatu da. Lehenengo faseak (5.953.237 euro) egin beharreko ia obra guztia hartzen du, eta estadioa inguratzen duen oinezkoentzako ingurunea da haren aplikazio eremua. 2. fasea (844.921 euro eta 3 hilabeteko egikaritze epea) skatepark-ari

lotutako eremua da.

Lehenengo fasea, gainera, 4 azpifasetan banatzen da:

1.1 – Ekialdeko Gunea (Anoeta pasealekua 30 – 22 gutxi gorabehera): 1.202.213 eta 6 hilabeteko egikaritze epea

1.2 – Hegoaldeko Gunea(Anoeta pasealekua 22 – 3 gutxi gorabehera): 958.869 eta 6 hilabeteko egikaritze epea

1.3 – Mendebaldeko Gunea (Anoeta pasealekua 3 – 6 gutxi gorabehera): 1.934.084 eta 12 hilabeteko egikaritze epea

1.4 – Iparraldeko Gunea (Anoeta pasealekua 6 – 30 gutxi gorabehera): 1.858.071 eta 12 hilabeteko egikaritze epea

Lan horiek ingurunean laster egingo diren beste bi jarduketekin koordinatuak egongo dira. Horrela, 1.4 fasea ETSk Iparraldeko Gunean Topoaren bigarren sarrera bat egiteko egingo duen obraren mende dago, eta 1.3 fasea Miniestadioa hobetzeko obraren mende.

2. fasean, alde batetik, 65 urtetik gorako pertsonentzako parkea eta skatepark delakoa leku berean mantentzen dira, nahiz eta azken horren neurriak doitu egin diren estadioaren aztarna handitu delako eta oinezkoentzako pasabidea oztoporik gabe bermatu behar delako.

1. fasean aurreikusitako aldaketa esanguratsuenei dagokienez, honako hauek daude:

- Estadioaren inguruan dauden berdeguneak berrantolatzea, Hegoaldeko gunekoak murriztuz eta Iparraldekoan parterre berriak sartuz.

- Mendebaldeko bidearen oinplanoa eta altxaera aldatzea, estadioaren ipar-ekialdean, hau da, Atano frontoiaren parean dagoen ibilgailuentzako aparkalekuaren ondoan.

- Mugikortasunari dagokionez, gaur egun bertara iristen diren (bata Errondo pasealekutik eta bestea Madril hiribidetik eta Zorroaga pasealekutik) bi bidegorrien lotura iparraldera proiektatzeaz gain, bidegorri hori estadioaren ekialdetik luzatzea erabaki da, Miniestadioaren parean jarduteko eremuaren amaierara iritsi arte. Horretarako, Topoaren geltokiaren iparraldean aldaketa bat egingo da, hau da, autobusak eta taxiak gelditzeko bidea kenduko da espaloia handitzeko. Autobusaren geltokiak bere horretan jarraitzen du, eta Errondo pasealekuko eskuineko bidean geldituko da. Taxi geltokia Anoeta pasealekuarekiko elkargunearen aurreko lineako aparkaleku zatira lekualdatuko da.

Bidegorriarekiko ia paraleloa den trazaduran, oinezkoen ibilbide irisgarria seinaleztatzen da, zerrenda duela. Zerrenda hori Topoaren estazioan jaiotzen da eta Miniestadioaren parean amaitzen da. Errondo pasealekuan, Begiristain

doktorearen pasealekuan eta Anoeta pasealekuan dauden zebrabideak lotzen ditu. Aipatutako Anoeta pasealekuko hiru zebrabideak gaineko pasabide bihurtzen dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube