Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ukrainako inbasioak eta energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragindako eragin ekonomikoa arintzeko neurriak onartu dira
Ianko Gamboa: "Ukrainaren inbasioak eragindako krisiak biziraupen eta erresistentzia egoera ekonomikoa sortu du. Horrek zergen arloan premiazko neurriak hartzera behartzen gaitu, zergadunen likideziarik eza arintzeko”"Ukrainaren inbasioak eragindako krisiak biziraupen eta erresistentzia egoera ekonomikoa sortu du. Ondorioak larriak izaten ari dira, ekoizpen-kostuak handitu egin dira energiaren eta lehengaien prezioen igoeraren ondorioz. Horrek guztiak krisiaren aurkako neurriak aplikatzen jarraitzera behartzen gaitu: krisiak Gipuzkoari ekar diezazkiokeen oraingo eta etorkizuneko ondorioak aurreikusiz. Zergen arloan premiazko neurriak hartu behar ditugu, zergadunen likideziarik eza eta faktore horiek guztiek gure ekonomian duten eragin negatiboa arintzeko”, adierazi du Ianko Gamboak, EAJ-PNV batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Gaur onartutako Foru Dekretu Arauak, besteak beste, zerga-zorren salbuespenezko zatikapena, PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga bezalako arloetan aldaketak ezartzen ditu. Gure ekoizpen-sareari laguntzeko neurriak, eta, zehazki, Gipuzkoako enpresa txikiari eta mikroenpresari laguntzeko, ekonomiaren funtzionamendua eta enpleguari eustea bermatzeko helburuarekin. Zerga-zorren salbuespenezko zatikapenari dagokionez, Ianko Gamboak azpimarratu du, zerga-kuotaren ordainketa 6 zatitan zatitzeko aukera ezartzen dela, interesik gabe eta 3 hilabeteko gabealdiarekin. “PFEZri dagokionez – jarraitu du – zuzeneko zenbatespen metodoaren modalitate sinplifikatuan diru sarreren eta gastuen arteko aldeari aplikatzen zaizkion gutxitze ehunekoak igo egiten dira. Oro har, murrizketaren ehunekoa % 10etik % 15era igaro bada ere, errepideko salgaien garraioko jarduerei dagokienez, murrizketaren ehunekoa nabarmen handituko da, % 45etik % 70era. Era berean, urteko 30.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena duten nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan, hau da, ustiategi txikietan, murrizketaren ehunekoa % 75etik % 90era igaro da”.
“Bestalde, mozkinak erreserbatzeko mugak malgutu egin dira, finantza-ahalmena ez galtzeko behar besteko diruzaintzari eusteko. Berrikuntza teknologikoko proiektuak finantzatzeko kontratuak formalizatzeko baldintzak ere malgutu dira. Azkenik, adierazi nahi nuke – jarraitu du batzarkide abertzaleak – zerga-zorra zatituta edo geroratuta duten profesional eta enpresek aukera izango dute krisia gainditzeko Foru Aldundiak bideratutako diru-laguntzak jasotzeko, inolako konpentsaziorik egin behar izan gabe; horrela, diru-laguntza osoa jasoko lukete, guztiz eraginkorra izan dadin”.
“Hori guztia krisi honek bereziki kaltetu dituen sektoreei laguntzeko. Bereziki, energía kontsumo intentsiboa duten sektoreetan, hala nola automobilgintzan, galdaketan, baina baita logistikan, garraioan, salgaien errepideko banaketan eta lehen sektorean ere” azpimarratu du Ganboak.
“Eta egoera honen aurrean EH Bildu eta Podemos betiko leloaren betiko leloarekin datozkigu” adierazi du EAJ-PNV batzarkideak. “Zientzia-fikziozko zerga-politikarekin, gure sare ekonomikoari, ez eta Gipuzkoaren interes orokorrari ere, inongo ekarpenik egiten ez dien proposamen hutsalekin. Gaur egungo krisi energetikoan eta prezioen gorakadan, eraginkorrak eta erabakigarriak izatea ezinbestekoa da” gaineratu du. “Ekonomiaren eta enpleguaren funtzionamendua bermatzeko neurri zehatzak hartu behar ditugu. Gipuzkoak, inoiz baino gehiago, egoera zail honetan gure herritarrei eta gure industria-sareari laguntzera bideratutako zerga-politika erreal eta eraginkorra behar du” amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31