Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk klubekin lankidetza eraginkorraren aldeko apustua egiten du Txenperenean
Behin-behineko onarpenari begira klubek helarazitako beharrak kontuan hartzeko konpromiso politikoa hartzeko eskatu dio talde jeltzaleak Udal GobernuariIrunek 25 urte baino gehiago itxaron behar izan ditu Plaiaundiko kirol-instalazioek behin betiko lekualdaketa izan zezaten; Txenperenea. Kokapen honek instalazio horiek hartzeko behar diren ezaugarri guztiak biltzen ditu, eta bere momentuan mozio baten bidez adostu eta defendatu genuen hau hala zela. Mozio horrek aurretiazko azterlan baten eta Hirigintza arloko zuzendariaren aldeko txostena zituen gainera, eta 2018ko abenduaren 28an, Osoko Bilkurak onespena eman zion. Hala ba, argi geratu zen, duela hiru urte baino gehiago, interes alderdikoiak alde batera utzita, ezberdinen arteko akordioen bitartez proiektu handietan eta Irungo hobekuntzan aurrerapen asko lor daitezkeela.
Horrela izanik, Plan Orokorra aldatzeko proiektua aztertu dugu, laster onartuko baita hasierako onarpena. Kirol-instalazio berrien etorkizunean funtsezkoa izango den Plana. Baina, orain arte aurkeztu den dokumentuak ez ditu atletismoko eta errugbiko instalazioetarako, irundar kirol klubek 2021eko otsailaren 17an gobernuak deitutako informazio-saioan planteatu zituzten beharrak jasotzen. Bertan proposatutakoa sinplea zen guztiz; sotoko espazioa aparkaleku batera bideratu beharrean, entrenamendu leku estalira bideratzea. Hau egia bihurtzeko, beharrezkoa zen aparkalekua non dagoen aztertzea eta ukitutako aparkalekuen ordezko irtenbide bat bilatzea.
EAJ-PNVtik kirol ekipamenduaren partzelaren inguruko dokumentazioa aztertu dugu, eta Hasierako Onespenaren Dokumentuan jasotzen den antolamendu proposamenak, kirol elkarteekin egindako bileran adierazitako planteamendua ez duela jasotzen ikusi dugu. Eta ez du adierazten honen zergatia.
Halaber, Udal Gobernuak dagoeneko iragarri du Txenperenearen hasierako onarpena hurrengo Udalbatzara eramango dela, apirilaren 29ra. Egun udaletxean bizi dugun egoera ikusirik, PSE-Elkarrekin Podemos/IU koalizio gobernuak duen gehiengoa absolutua delarik, dokumentu honek oniritzia izango duela argi dugu. Baina, argi dugu ere, proposamenak ez dituela jasotzen Irungo kirol klubek eta gure hiriak behar dituzten bezalako kirol instalazio berrietarako baldintza guztiak.
Gure ustez, kirol klubak dira haien beharrak hobekien ezagutzen dituztenak, eta, beraz, EAJ-PNVtik uste dugu funtsezkoa dela lan partekatua egitea, emaitzak ahalik eta onenak izan daitezen. Gaur kirol instalazioak Plaiaunditik Txenpereneara eramateaz ari gara, baina bihar agian beste edozein proiekturi buruz hitz egin genezake. Lankidetza entzutea baino haratago doala uste dugu. Lankidetza hiritarrek eduki ditzaketen proposamena entzutea, aztertzea, komunikatzea, arrazoitzea eta, hala badagokio, egokitzea eta barneratzea da.
Horregatik, datorren apirilaren 29ko osoko bilkuran eskatzen dugu Udal Gobernuak bere gain har dezala kirol lurzatiaren ezaugarriak zuzentzeko konpromiso politikoa, behin-behineko onarpenari begira. EAJ-PNVtik ezberdinen arteko lankidetzaren eta ko gobernantzaren aldeko apustua egiten dugu. Irunek eta bertako pertsonek hau behar eta merezi dute.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31