Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/04/08

EAJ-PNVk Amaia KZ aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitzearen alde egiten du

Urteak dira talde jeltzalea proposamen zehatzak egiten ari dela Irun hiri lagunkoiago bihurtzeko asmoz
EAJ-PNVk Amaia KZ aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitzearen alde egiten du

Urteetan zehar, Amaia Kultur Zentroak artista ospetsuak eta artista amateurrak ere bere baitan hartu ditu; musikari gazteak, Kontserbatorioko ikasleak, dantza akademiak etab. Eta hainbat kultur arlotako jarduera ugari ere bildu ohi izaten ditu, hala nola erakusketak, hitzaldiak, zinema, ikastaroak, antzerkia, dantza eta musika.

Urteen joanean, Amaia kultur zentroak, hiriko beste establezimendu askok bezala, eguneratu eta berritu beharra izan du, hiriari bere erabilera guztiak modu egokian eskaintzen jarraitu ahal izateko. Amaiaren kasuan, hau 2014. urtean berritu zen 160.000 eurotik gorako kostuarekin, eta, besteak beste, lehendik zeuden 600 besaulkiak ordezkatu eta LED argiak jarri ziren eskaileretan.

Hala ere, orduz geroztik, gure taldeak hainbat kexa jaso ditu, batez ere dibertsitate funtzionala duten pertsonen aldetik; batzuek desgaitasun fisikoa dute, beste batzuek zentzumen-desgaitasuna (ikusmenekoa, entzumenekoa) eta beste batzuek kognitiboa.

Horregatik, eta haien premiei eta eskubideei erantzun nahian, 2019ko urriaren 4ko Kreditu Aldaketako Osoko Bilkuran, EAJ-PNVtik auditorioko azken aurreko lerroetan egokitzapen lan batzuk egiteko 30.000 euro bideratzea proposatu genuen. Udal gobernuak, tamalez, atzera bota zuen proposamena, baina beharrezkotzat jo zuen irisgarritasunari buruzko azterketa bat egitea Kultur Zentroan.

Azterlan hori ELKARTU, Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileari eskatu zitzaion, eta 2021eko martxoaren 11n bidali ziguten egindako lana. Azterlan oso bat da, une oro hartu dira kontuan araudi desberdinen irisgarritasun- eta inklusibotasun-neurriak, eta dauden desgaitasun guztiak kontuan harturik egindako lana izan da; fisikoa, bisuala, entzumena, eta oro har, adimen-desgaitasuna duten pertsonen ikuspegiak kontuan izan dira.

Kultur etxe osoa barne hartzen duten hobekuntzak proposatzen dira gainera bertan: auditorioa, erakusketa-galeria, hitzaldi-aretoa, dantza-aretoa eta beste espazio batzuk. Ondorioz, islatzen diren erreformak eta egokitzapenak, bi fasetan egin behar direla ikusten du gure taldeak. Planteamendu guztiz bideragarria, kontuan hartuta Amaia kultur zentroak bi sarbide oso desberdin dituela: Pio XII plazatik eta Lopez de Becerra kaletik.

Hala ba, urteetan jasotako kexak eta ELKARTUk egindako txostena kontuan hartuta, Pio XII plazako sarbidetik sartuz gero iristen garen auditorioarekin hastea proposatzen dugu. Auditorioa baita, espazio handiena, entzuleria gehien jasotzen duena, 600 pertsonako guztira. Lehenengo fase honetan, zenbait eskailera dituen sarbidea egokitzea proposatzen dugu, maila horiek kendu eta arrapala guztiz egingarri bat osatuz. Horrela, dibertsitate funtzionaleko pertsona guztiei Pio XII-tik dauden bi sarrerak erabiltzeko aukera eskainiko genieke.

Era berean, gurpildun aulkientzat eta hauen laguntzaileentzat edo kideentzat gordetako espazio kopuru jakin bat egokitzea proposatzen dugu, baita mugikortasun urriko pertsonentzako besaulki egokiak eta behar direnak entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat ere.

Azkenik, azpimarratu nahiko genuke lehen fase honetan, leihatilan eta larrialdietarako ateetan ere hobekuntzak egin beharko liratekeela uste dugula. Ikusmen-desgaitasuna edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako seinaleztapena hobetu beharko litzateke, eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako begizta magnetikoak ezarri beharko liratekeela uste dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube