Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/04/08

EAJ-PNV hasieratik aritu da Parte-Hartze Araudi berriaren alde lanean, tresna ezin hobea baita oñatiarrek politikan aktiboki parte hartzeko

Alderdi Jeltzalearen ustez, orain, erronka nagusia, Parte-Hartze Araudia bera gizarteratzea izango da, herritarrei ezagutaraztea eta abian jartzea.
EAJ-PNV hasieratik aritu da Parte-Hartze Araudi berriaren alde lanean, tresna ezin hobea baita oñatiarrek politikan aktiboki parte hartzeko

Oñatiko Udalak Parte-hartze Araudia aurkeztu du gaur prentsaurrean, eta bertan izan dira EAJ-PNVko kideak. Araudia bera martxoaren 31ko Osoko Bilkuran EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu bazen ere, gaur eman dira xehetasun guztiak.

Oñatiko EAJ-PNVren ustez, aurrerapauso handia izan da gaurkoa Oñatiko herritarrentzat, eta bide honetan ezinbestekoak izan diren teknikarientzat esker hitzak izan dituzte: «lehenik eta behin, eskerrak eman nahi diogu Partaidetza-teknikariari, Parte-Hartze Araudia idazteko egitasmoarekin erakutsi duen konpromiso irmoagatik, eta urte hauetan guztietan egin duen lanagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu gainerako teknikariei ere, bakoitzak bere arloan egin dituzten ekarpenengatik».

Alderdi jeltzaleak gogorarazi du urte luzeetako prozesua izan arren, EAJ-PNV hasieratik egon dela Araudia egitearen alde buru belarri lanean: «araudia idazteko prozesua luzea izan da. Izan ere, aurreko legealdian hartu zen ordenantza hori egiteko erabakia; legealdi honetan (3 bat urte) gauzatu da, ordea. Beraz, 4 bat urteko bidea izan du proiektuak. Bide horretan, EAJ-PNVko zinegotziok beti egon gara egitasmoaren alde, eta asko ikasi dugu parte-hartzeaz eta gobernantzaz».

Araudi berritzailea

Parte-Hartze Araudia berritzailea dela azaldu du EAJ-PNVk, besteak beste, genero ikuspegia txertatu eta aintzat hartzen duelako. Era berean, Udalarentzat eta oñatiarrentzat tresna ezin hobea izango dela azpimarratu du alderdi jeltzaleak, eta orain erronka nagusia berau gizarteratzea izango dela: «erronka handia izan da ordenantza idaztea. Araudiari esker, herritarrek/oñatiarrek tresna ezin hobea dute eskura politika publikoetan aktiboki parte hartu ahal izateko. Hala ere, benetako erronka araudia gizarteratzea da eta abian jartzea; hau da, herritarrei ezagutaraztea eta haiekin partekatzea oñatiarrek erabili dezaten. Urteetako lana izango da».

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube