Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/04/06

Herrien eta giza eskubide indibidual eta kolektiboen defentsa, nazioarteko legeriarekin batera, gure ildo politikoaren oinarria da, bai Ukrainan bai eta Mendebaldeko Saharan

Maria Eugenia Arrizabalaga: “Argi eta garbi gaitzesten dugu Ukrainaren inbasioa, Nazioarteko Zuzenbideak, Nazio Batuen Gutuneko printzipioek eta NBEko Segurtasun Kontseiluak hartutako ebazpenek ematen diguten irmotasunarekin"
Herrien eta giza eskubide indibidual eta kolektiboen defentsa, nazioarteko legeriarekin batera, gure ildo politikoaren oinarria da, bai Ukrainan bai eta Mendebaldeko Saharan

“Ukrainaren inbasioa aurrekaririk gabeko erasoa da nazio subirano baten eta bere jende guztiaren aurka. Herri bat ez da beste bat baino gehiago.  Ezerk ez du justifikatzen indarkeria erabiltzea. Salbu eta gure herria defendatu beharra armen indarrez erasotzen digunarengandik. Eta hori da hain zuzen, logikaz eta elkartasunez, Ukrainako herriari aitortzen dioguna. Ez gara gerra zaleak, ezta inori armaz erasotzearen aldekoak ere. Eusko Alderdi Jeltzalearen izateko arrazoia Euskadi da eta Euskadiren askatasunaren alde borrokatzea beti ere bide baketsuak medio. Gure politikaren oinarri diren printzipioak balio demokratikoetan eta giza eskubide indibidual eta kolektiboen defentsan oinarritzen dira”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVren bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Errusiak Ukraina inbaditu izana gaitzesteko eta bakea berrezartezaren alde; eta Saharako gatazka politikoaren inguruan Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeak aurkeztutako proposamenen inguruan“.

“Aukera paregabea galdu dugu gaur, Ukrainari buruzko gaitzespen akordioa adosteko aho batez – nabarmendu du Arrizabalagak –. Tamalez, zenbait taldek gauza bakoitzari dagokion izena emateko dituzten zailtasunek, eragotzi egin dute aho bateko akordioa lortzea Errusiako Federazioak Ukraina inbaditzearen inguruan. EH Bilduk bereziki, eta baita Podemosek ere, Ukrainan gertatzen ari dena gaitzesteko dituzten arazoak agerikoak dira. Arazoak, Europar Batasunak hartutako zigorren aurrean duten jarrerari dagokionez edota Ukrainaren defentsarako eskubidea onartzerakoan. Gerra ezin da hitzekin gelditu. Ukrainak bere burua defendatzeko eskubidea ukatzen dutenak, ukrainar herriaren autodeterminazio eskubidearen zalantzan jartzen dute”.

Horregatik guztiagatik, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide-taldeak zuzenketa bat proposatu dugu ganberan, gertaerei bere izenez deitzen diena, Ukrainaren inbasioa irmo gaitzesten duena. Proposamenean, irmotasun osoz gaitzesten dugu  Errusiako Federazioak Ukrainan egindako inbasio militarra, Europar Batasunak eta estatu kideek ezarritako jarduera guztiak babesten ditugu, gerra eta gizateriaren aurka egiten ari diren krimen guztiak Nazioarteko Zigor Auzitegiak ikertu eta epai ditzala eskatzen dugu. Ukrainako errefuxiatuen aldeko proposamena. Bertan, agintari eskudun guztiei eskatzen diegu ahaleginak areagotu ditzatela aldi baterako babesa lehenbailehen emateko; hau da, Europako Zuzentarauan jasotako bizileku edo lan-baimenak, errefuxiatuek premiaz behar dituztenak. Eta, jakina, errusiar armada Ukrainatik erabat erretiratzeko exijitzen dugu. Hitzek esanahia dute, eta horregatik zaindu behar dira. Honelako gaietan anbiguetateak ez du lekurik, gauza bakoitzari dagokion izena eman behar zaio.

Saharako gatazkari dagokionez, bozeramaile abertzaleak argi utzi du Marokok ez duela subiranotasunik Mendebaldeko Sahararen gainean, eta okupazioa legez kanpokoa dela. “Duela hamarkada batzuk, Nazio Batuen kartan jasotzen denarekin bat etorriz, Nazio Batuen erakundeak Mendebaldeko Saharaz deklaratu zuen “Lurralde ez Autonomoa” dela, gobernu propioa osotasunean eskuratu ez duten herrien lurraldeei ematen zaien izendapenaren arabera. Mendebaldeko Saharakoa da Afrika osoan  estatutu post kolonialak etenda jarraitzen duen bakarra. Erabat arbuiatzen dugu Espainiako gobernuko agintariek Mendebaldeko Saharan ematen den gatazka politikoaren inguruan egin duten jarrera-aldaketa erradikal eta historikoa. Aldaketa honek esan nahi du, zoritxarrez, Marokok Mendebaldeko Sahara erabat bereganatzeko eta Saharar Herriaren etorkizuna erabakitzeko dituen asmo eta anbizioekin bat egiten duela Espainiako gobernuak. Jarrera honek – jarraitu du – erabat urratzen ditu Nazioarteko Zuzenbidea, Nazio Batuen Kartaren printzipio eta baloreak eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak, irtenbide politiko bidezko eta iraunkorra aldarrikatzen baitute, alde biek adostutakoa, demokratikoki adierazitako Saharako Herriaren erabakitzeko eskubidearen egikaritzearekin amaitu beharko litzatekeena”.

Azaldutako guztiagatik – ondorioztatu du Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVko bozeramaileak –, bi ebazpen onartu ditugu gaur. Lehenak, Errusiak Ukrainaren aurka egindako gerra erasoa gaitzesteko eta bakea berrezartzeari erreparatzen dio. Eta bigarrenak, Mendebaldeko Saharako gatazka politikoari. Aipatu ebazpenak, gure ildo politikoaren oinarri dira herrien eta giza eskubide indibidual eta kolektiboen defentsan”

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube