Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/04/05

Manttangorrik eta Lurraldebusek Lasarte-Oria baitako bidaietarako prezio bera izatea proposatzen dugu

Lasarte-Oriako EAJ-PNVk kontramozio bat aurkeztu Lasarte-Oriatik igarotzen den Lurraldebusen prezioek Manttangorriaren prezio bera izan dezaten eskatuz, zerbitzuak zabaltzeko
Manttangorrik eta Lurraldebusek Lasarte-Oria baitako bidaietarako prezio bera izatea proposatzen dugu

Lasarte-Oriako Udaleko EAJ-PNV taldeak, Boris Nogales zinegotziaren bitartez, kontramozio bat aurkeztu du “Manttangorri eta Lurraldebusen prezioak Lasarte-Oriako geltokien artean bateratzea proposatuz. Izan ere, kontuan izan behar dugu bi zerbitzu horiek ez dutela balio bera. Ez da onargarria Lurraldebusen prezioa 1,85 €-koa izatea Oztarandik Atsobakarrera doan bidaia bakoitzeko; Manttangorrin eginez gero, prezioa 1,35 €-koa da. Gure apustua Lurraldebusek Lasarte-Oria barruko geltokien arteko ibilbideetan prezioa jaistea da, Manttangorri-ren prezioarekin parekatuz.” Kontramozioa PSE-k eta EHBilduk aurkeztutakoari zuzentzen zaio.

Jeltzaleen iritziz “garraio publiko guztietan tarifak parekatzea Lasarte-Oriako joan-etorrien mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua da; garraio publikoa biziberritzea eta indartzea klima-aldaketaren aurkako eta ekologiaren aldeko ezinbesteko tresna gisa, eta pertsona guztien gizarte-kohesiorako tresna eraginkorra. Garraio publikoaren aldarrikapenarekin bat gatozela uste dugu. Bada, goazen hitzetatik ekintzetara: batu ditzagun Manttangorri eta Lurraldebusen zerbitzuen tarifak eta eman dezagun batasun-mezua garraio publikoaren alde” eskatzen du talde abertzaleak.

Garraio Publikoaren etorkizuna Lasarte-Orian

EAJ-PNVk planteatu du hiri garraio zerbitzua hedatzea Lasarte-Orian Lurraldebusen eta Manttangorriren zerbitzuak koordinatuta.”behin aurkeztutako mozioarekin Lasarte-Oriako tarifak berdinduta, Manttangorrik eta Lurraldebusek eskatzen duten zerbitzuek osagarriak beharko litzatezke. Gure herriaren orografiak, hirigune lerro zuzen bat beheko partean eta goiko auzoak markatzen dizkigu. Gure ustez, ditugun baliabideak optimizatuz, Manttangorrik goi-auzoetako zerbitzuak zabaldu beharko lituzke eta Lurraldebusek Lasarte-Oriako beheko aldean puntatik puntara estaldura emango luke. Horrela, hiri-garraioa modu eraginkorrenean kudeatuz, zerbitzu gehiago eskaini ahal izango dizkiegu herritarrei, berdintasunezko prezioan eta hobetzeko aukerekin, administrazioen arteko koordinazio ezin hobearekin.”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube