Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/04/01

EAJ-PNV: «sinestezina da Udalak milioika euroko gerakina izatea urtero EH Bilduren kudeaketa eredua dela eta»

2021eko aurrekontua 39M eurokoa izan bazen, 5M badaude dokumentu honetan agertzen ez direnak, langileen gastua 10M eurokoa izan bazen eta diru-laguntzak 11M ingurukoak izan badira, EH Bilduk 2021ean ez duela ezer egin uler daiteke, eta ez da egia. Gauza batzuk egin dira, esate baterako, `Urbieta kalea oinezkoentzako eremu bihurtzea´, baina diru publikoaren kudeaketa eta Udalaren organizazioa ez dira eraginkorrak, ez orain, ez azkeneko urteetan ere.
EAJ-PNV: «sinestezina da Udalak milioika euroko gerakina izatea urtero EH Bilduren kudeaketa eredua dela eta»

EAJ-PNVk salatu du Hernaniko Udalaren gerakina hazten ari dela urtez urte, gobernu taldearen eraginkortasun eta kudeaketa eskasaren ondorioz. EAJ-PNVren bozeramailearen arabera, «Hernaniko Udalak 4,7M baino ez du gorde behar, bai ala bai, 2021eko aurrekontutik: Zikuñaga paper-fabrika handitzeko obren fidantza, lurzoruaren erosketa, adinekoentzako gastu esklusiborako herentzia bat, Añarberekin duen konpromiso bat eta hasitako proiektu batzuetarako 1M inguru (Sandiusterri birgaitzea, Elizatxo ikastolako gela, etab.). 23,5M horiei 4,7M horiek kentzen badizkiegu, gutxi gorabehera 18,8M euro geratzen zaizkigu».

Amonarraizek azaldu duenez, puntu horretatik aurrera, erabaki politikoa da diru hori zertan gastatzen den azaltzea: «ez gatoz bat EH Bilduren erabakiarekin, 2015etik egin ez diren proiektu eta partidek gerakina loditu dute, eta orain 2022ko aurrekontura 6,5M pasa dituzte. Milioi horietatik 4,5 inbertsioetara doaz, eta 2020an eta 2021ean gertatu den bezala, diru horren %30 baino ez da erabiliko inbertsioak gauzatzeko».

Alderdi jeltzalea ere ez dago ados Galarretako zati pribatu bat garatzeko 2M euro hiru urtez kajoi batean gordeta edukitzearen: «Udaleko teknikariek ere adierazi dute oso zaila dela horretara bideratutako diru publikoa berreskuratzea». Antzeko zerbait gertatzen da beste 0,7M eurorekin: «partida hori mantendu egin dute Ave Maria birgaitzeko, eta oraindik ez dute proiektua bera ere egin. Arazoa kudeaketa eredua da».

Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, «EH Bilduk adierazi du apirilean aurkeztuko digula zertara bideratuko dituen gainerako 8,4M euroak. Aurreratu digutenez, 2M futboleko eta errugbiko klubekin egindako akordio batera bideratuko dira, nahiz eta oraindik ez diguten akordio honen inguruko informaziorik eman. Espero dugu gainerako 4,5 euroak erabiltzeko proposamenak egiteko aukera ematea»

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube