Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mendibil auzoa hobetzeko neurriak proposatu ditu EAJ-PNVk
Irungo hiria premia desberdinak dituzten hainbat auzok osatzen dute, besteak beste; segurtasunarekin, mugikortasunarekin, irisgarritasunarekin edo ekipamendua berritzeko beharrarekin lotutako beharrak izan ditzakete. Irungo EAJ-PNVtik erantzuna eman nahi diegun egoerak dira hauek.Hala ba, joan den otsailaren 1ean, herritarrei entzun ondoren eta auzo bakoitzaren egoera sakonki aztertu ondoren, 2022ko Aurrekontuan auzoei zuzendutako hobekuntza proposamen sorta bat aurkeztu genituen. Horien artean Mendibil auzoarekin erlazionatutakoak. Auzo honek malda handiko aldapak, eskailerak, eta espaloi estuak ditu ezaugarri. Eta horrek, zaildu egiten du gazteen, helduen eta, batez ere, adinekoen eta/edo mugikortasun urriko pertsonen igarotzea eta irisgarritasuna.
Gainera, auzoak aisialdirako, topaketarako eta gozamenerako eremu zabala du: Mendibil parkea. Parke horretan haur eskola bat eta Musika Kontserbatorioa daude, eta ehunka ikasle joaten dira egunero bi hauetara, pertsona askoren joan etorri garrantzitsua sortuz.
Mendibilek, halaber, hirugarren adinekoentzako egoitza du bertan, eta erabiltzaileek eta haien familiek zailtasun handiak izaten dituzte inguruan paseatzeko edo, besterik gabe, hiriaren erdigunera joateko eta honek dituen zerbitzuez gozatzeko.
Era berean, beharrezkoa ikusten dugu eremu honetan dagoen argiteria defizita aztertzea, bai eta puntu beltzak genero ikuspegia kontuan harturik ere. Gainera, garrantzitsua iruditzen zaigu zonaldearen egoera aztertzea, kontuan hartuta gaur egun trafikoetan norabideak aldatzen direla, eta une honetan oinezkoentzako gunerik ez dagoela.
Halaber, badakigu inguru honetan duela gutxi jarduera batzuk egin direla, baina inguruko bizilagunek jakinarazi digutenez, ez dira nahikoa eta ez daude hauekin guztiz ados. Horregatik, errealitate honen aurrean, uste dugu Udalak sakon aztertu beharko lukeela zer jarduketa behar diren, eta era berean, eremu osoa berrurbanizatzeko proiektu bat idaztea kontratatu beharko lukeela, bertan benetan behar diren obrak aurrera eramateko.
Gainera, herritarren aisialdirako eta gozamenerako gunea dela ulertuta, uste dugu komun publiko bat bezalako oinarrizko zerbitzua ere izan beharko lukeela auzo honek. Udaleko komun publikoak errentamendu kontratu bati lotuta daude, eta hau hurrengo hilabeteetan amaitzear dago. Hori dela eta, Udal Gobernuari eskatzen diogu komun horren beharra hurrengo esleipenerako prestatzen ari diren baldintzen pleguetan sartzeko.
Amaitzeko, azpimarratu nahi genuke, nahiz eta otsailean proposatu genituen ekimenak gobernuak aintzat ez hartu, berriro ekingo diegula hauei. Bertako bizilagunek zonaldea berrurbanizatzeko hobekuntzak eskatzen dituzte, eta EAJ-PNVtik bat gatoz behar eta eskaera honekin. Irunek, bertako auzoek eta pertsonek beren eskaerak entzutea eta hauei erantzuna ematea behar dute, are gehiago hain beharrezkoak direnean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31