Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/03/30

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Donostian zuzkidura-bizitokiak garatzeko konpromisoa berretsi dute

Egun bi erakundeek 704 zuzkidura-bizitoki kudeatzen dituzte, beste 250 egiteko hitzartuta dute, eta etorkizuneko hainbat hirigintza-garapenatan beste 317
Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Donostian zuzkidura-bizitokiak garatzeko konpromisoa berretsi dute

Donostiako Udalak eta Eusko Juarlaritzak Donostian hurrengo urteetan gazteentzako zein adineko pertsonentzako zuzkidura-bizitokiak garantzeko konpromisoa berretsi dute.

Horrela adierazi dute Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Nekane Arzallusek eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuorde Pedro Jaureguik, gaur goizean Udaletxean egindako agerraldian. Bertan, hurrengo urteetan bi erakundeek eraikiko dituzten zuzkidura-bizitoki berriak aurkeztu dituzte. Gogoan izan, bizitoki mota hauek bizikidetza-unitateek edo pertsonek dituzten gela beharrak modu transitorioan eta errenta baten ordainketaren bidez bideratzea zuzenduta daude.

Horren harian, aditzera eman dute Morlans eta Loiolako Erriberak auzoetako bi lursailetan 260 zuzkidura-bizitoki egiteko hitzarmena adostuta dutela. Horrenbestez, Loiolako Erriberatako proiektua aurkeztu dute, hain zuzen ere, inguruko errealitatera, eta inguruko eraikinetarako egokitua izan den proiektua. Bertan, gazteentzako zein adineko pertsonentzako 90 zuzkidura-bizitoki egingo dira.

Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Nekane Arzallusek adierazi du, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak hirian zuzkidura-bizitokiak eraikitzen jarraitzeko borondatea dutela, eta segidakoa azpimarratu du: “Horretarako badugu bide orria, hain zuzen ere, hurrengo urteetan errealitate bihurtzen joango den bide orria. Eta helburua da, hirian etxebizitza lortzeko zailtasun gehiago duten kolektiboek duten eskaerari erantzutea beraientzat zuzendutako zuzkidura-bizitokien bidez”.

Etxebizitza sailburuorde Pedro Jaureguik balioan jarri du erakundeen arteko elkarlana etxebizitzaren arazoari aurre egiteko eta honakoa esan du: “Eusko Jaurlaritzatik lan egiten dugu hiritarrek etxebizitza eskuragarri bat izateko eta etxebizitza duin bat lortzeko zailtasunak dituzten gazteen emantzipazioa laguntzeko”.

Hortaz, gaineratu du, zuzkidura-bizitokiak gazteentzako formula aproposa direla eta alokairua ordaintzeko Gaztelagun diru-laguntzekin eta alokairuko etxebizitza publiko batetara sartzeko lehentasunezko kupo izatearekin batera Etxebizitza sailak martxan jarritako neurrien parte direla gazteen etxebizitza beharrei aurre egiteko.

704 erabileran eta garapen berritan 567 aurreikusita

Egun Donostian 704 zuzkidura-bizitoki daude, eta horietatik 579 Donostiako Etxegintzak kudeatzen ditu. Intxaurrondo, Ibaeta, Antigua eta Aiete auzoetan 283 zuzkidura-bizitoki daude 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Era berean, 65 urtetik gorako pertsonentzat zuzendutako 296 zuzkidura-bizitokiak Ategorrieta-Ulia, Antigua, Ibaeta eta Intxaurrondo auzoetan daude. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza sailaren bitartez beste 125 zuzkidura-bizitoki kudeatzen ditu Intxaurrondon.

Hurrengo urteetan, hitartutako 250 zuzkidura-bizitokiez gain, beste 317 eraikitzea aurreikusita dago Manteo, Martutene, Txomin Enea, Alde Zaharra, Inferua eta Matia Deposito eremuetan. Hortaz, guztira 567 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira hurrengo urteetan.

2100 eskatzaile

Baremazio-sistemaren azken eguneratzearen ondorioz – gogoan izan baremazio bidez esleitzen direla etxebizitza publikoak –, etxebizitzaren Donostiako udal erregistroak 2100 eskatzaile daude horrelako bizitoki baten esleipendun izateko. Horietatik, 1600 35 urtetik beherako gazteentzat zuzendutako emantzipazio kupokoak dira, eta beste 500 65 urtetik gorako kupokoak.

Eskatzaile horiek horrelako zuzkidura-bizitokietako esleipendunak izan daitezke, segidako baldintzetan: errenta erregimena izango dute; ezin dute etxebizitza propia izan – salbuetsita egongo lirateke 70 urtetik gorako pertsonak baldin eta etxebizitza horrek irisgarritasun arauak ez baditu betetzen –. Gainera, eskatzaileek hiriaren lotura izan behar dute ohiko bizitokia delako edo lan-lotura dutelako, eta gehienko diru-sarreak 3.000 eta 39.000 euro artekoak izan daitezke

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube