Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk berriztagarrien alde egin du mendekotasun energetikoa murrizteko
Euskadin klima aldaketaren aurka borrokatzeko daukan estrategian sakondu dute gaur, Legazpin egin den ‘Entzunez Eraiki‘ lan dinamikanEusko Alderdi Jeltzaleak Gipuzkoako udalerriak zeharkatzen jarraitzen du, ‘Entzunez Eraiki’ prozesuaren bitartez. Gaur Legazpin izan da, Irunen, Arrasten eta Errenterian egindako lehen lan-jardunaldien arrakastaren ondoren. Gaurko saioa ingurumenaren gaiari buruzkoa izan da, eta, horretarako, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari aurre egiteko euskal estrategian eta Euskadik arlo horretan dituen erronketan sakondu duten adituek parte hartu dute.
Jardunaldia Imanol Goenaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen aholkulariak zuzendu du, eta klima-aldaketaren aurkako borroka lehentasunezkotzat jo du. “Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi zuen klima aldaketa izango dela gizateriaren mehatxurik handiena epe luzera, eta, horren jakitun, Euskadin helburu argiak dituen ibilbide-orri bat ezartzen ari gara”, jakinarazi du.
Ildo horretan, funtsezko esparru gisa azpimarratu du Euskadiren energia-mendekotasuna murrizteko beharra. Izan ere, gaur egun % 90eko mendekotasuna daukagu eta hori aldatzea ezinbestekoa da deskarbonizazioari aurre egiteko eta klima-aldaketari aurre egiteko. “Ukrainaren inbasioaren ondoren sortutako krisiak erakutsi du erabaki ausartak hartzeko unea dela. Beharrezkoa da autokontsumorako ekimen txikiak, parke fotoboltaiko edota eoliko berriak martxan jartzea lurralde osoan”, defendatu du.
Goenagak hondakinen kudeaketaz eta ekonomia zirkularraz ere hitz egin du, arlo honetan ere autosufizienteak izateko beharra aldarrikatzeko. “Euskal Autonomia Erkidegoak 2030erako zabortegira doazen hondakin ez-arriskutsuak % 85 murriztea jarri du helburutzat. Hau da, hondakinen % 15ek bakarrik bukatzea zabortegian, eta, aldi berean, enpresei birziklapena handitzen eta ekonomia zirkularra beren ekoizpen-kateetan ezartzen lagunduko zaie”, adierazi du.
Azkenik, hirugarren ekintza-ardatza biodibertsitatearena dela adierazi du. Izan ere, gure ongizatea eta etorkizuneko belaunaldiena muturreko gertaera meteorologikoetatik eta etorkizuneko pandemietatik babesten laguntzen duten ekosistema osasuntsuen kontserbazioaren mende daude. Goenagak azpimarratu duenez, euskal lurraldearen % 23 naturgune babestuek osatzen dute, eta Gipuzkoako paisaiaren zati handi bat baserritarrek mendeetan zehar egin duten zaintza, mantentze eta babesaren emaitza da. Horregatik, Oreka Berdea terminoa erabiliz, natura-ondarearen kontserbazioa garapen ekonomiko eta sozialarekin konbinatzen jarraitzearen alde agertu da. Binomio horri esker, Euskadin berdegune onenak eta lehen sektore indartsua ditugu. “Naturguneak babesteak negozio-nitxoak sor ditzake ekonomia zirkularrean, bioekonomian edo nekazaritza-sektorean, osasunari eta ongizateari lotutako onurez gain”, defendatu du.
Koldobike Olabide Legazpiko alkateak; Zigor Urkiaga, Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak; eta Asier Arrese, HAZIko lurralde arduradunak, parte hartu dute jardunaldian.
Imanol Lasa GBBko Berrikuntza Politikoko arduradunak ponentzien kalitatea eta bertaratutakoen aldetik jasotako ekarpenak baloratu ditu. "Guztiz prozesu aberasgarria izaten ari da, gure proiektua sendotzeko eta aberasteko ekarpenak jasotzeko aukera ematen digulako", ziurtatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31