Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/03/24

San Isidro baserriaren eta CAFeko pabiloien atzealdean dagoen oinezkoen bidea eraberritzea adostu dute

Kepa Zubiarrain alkateak “oso positibotzat” jo du akordioa: "Eskerrak eman eta balioa eman nahi diot lortutako akordioari, alde guztiek erakutsi duten akordiorako borondate eta prestutasunari esker. Aurrerapausoa da goierritarren ongizatean. Goierri Eskola eskualdeko erreferentziazko ikastetxea da, eta jarduera horrek nabarmen hobetuko ditu ikasleen eta, oro har, ibiltarien mugikortasun- eta segurtasun-baldintzak
San Isidro baserriaren eta CAFeko pabiloien atzealdean dagoen oinezkoen bidea eraberritzea adostu dute

Lazkao, Beasain, Ordizia eta Olaberriako Udalek eta Goierri Fundazioak San Isidro baserriaren eta CAFeko pabiloien atzealdean dagoen oinezkoen bidea eraberritzeko hitzarmena izenpetu dute. Konpontze- eta hobetze-lanak exekutatzea eta finantzatzea adostu dute 4 udalerriek eta Goierri Fundazioak. 

Hitzarmena izenpetu dute Carlos Ormazabal Urbizu Goierriko Herrien Ekintza Fundazioako Lehendakariak, Kepa Zubiarrain Erauskin Lazkaoko alkateak, Leire Artola Ugalde Beasaingo alkateak, Adur Ezenarro Agirre Ordiziako alkateak eta Jokin Garmendia Asurabarrena Olaberriko alkateak.

Ordiziatik eta N-I errepidetik datozen ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarbideez gain, Goierri Eskolako instalakuntzek beste sarbide bat izan dute, historikoki, hegoaldetik; sarbide hau “Granja San Isidro” delako baserriaren ate aurrean hasi eta Beasain eta Lazako aldera jaisten den oinezkoen bideak eratutakoa da. Bide honek, nagusiki Beasain eta Lazkaoko ikasleriari ematen die zerbitzua, baina era berean ibiltari eta zikloturista ugarik ere erabiltzen dute.

Oinezkoentzako bide hori kontserbazio-egoera txarrean dago, eta konpontzeko eta hobetzeko obrak egin behar dira bertan, hala nola hormigoizko zoru berria, argiteria jartzea eta oinezkoen erabilera bermatuko duten hesi eta seinaleak jartzea, San Isidro Granjatik hasi eta CAFeko pabilioien atzean dagoen bidearekin bat egin arte.

Goierriko Herrien Ekintza Fundazioak artean dagoen oinezkoentzako bidea konpontzeko eta hobetzeko lanak sustatuko ditu. Horretarako beharrezkoak diren proiektu teknikoak, azterlanak edo aldez aurreko dokumentuak enkargatuko ditu eta obren exekuzioa bideratuko da.

Inbertsioa 66.033,63 eurokoa izango da. Olaberriako udalak biztanle kopuruaren araberako kostuaren zatia ordainduko du  eta gainontzekoa Beasain, Ordizia eta Lazkaoko udalek finantzatuko dute bakoitzak heren berdin bat ordainduko duelarik. Horrela: Olaberriako Udalak 1.412,49€, Beasaingo Udalak 21.540,38€, Lazkaoko Udalak 21.540,38€ Eta Ordiziako Udalak 21.540,38€. Era berean, Udaletxeek haien zerbitzu teknikoen laguntza emango dute.

Kepa Zubiarrain alkateak “oso positibotzat” jo du akordioa: "Eskerrak eman eta balioa eman nahi diot lortutako akordioari, alde guztiek erakutsi duten akordiorako borondate eta prestutasunari esker. Aurrerapausoa da goierritarren ongizatean. Goierri Eskola eskualdeko erreferentziazko ikastetxea da, eta jarduera horrek nabarmen hobetuko ditu ikasleen eta, oro har, ibiltarien mugikortasun- eta segurtasun-baldintzak”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube