Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/03/22

EAJ-PNVk Bidasoaren ertzeko pasealekua lehenbailehen osatzearen aldeko apustua egiten du

2016an, Azken Portuko eremuan, Bidasoa ibaiaren erribera leheneratzeko asmoz, EAJ-PNV gobernuan zegoenean eta honen ekimenez, udalak Juan Thalamas Labandibar kaleko bi eraikin eraitsi zituen, 45. eta 47. zenbakiak hain zuzen ere. Betiere eremu horretako balio naturalak ahalik eta gehien errespetatuz eta Txingudiko Badiaren Plan Zuzentzailean ezarritako berreskuratze irizpideak betez. Plan horrek egungo kiroldegia handitzeko aukera ere jasotzen du gainera.
EAJ-PNVk Bidasoaren ertzeko pasealekua lehenbailehen osatzearen aldeko apustua egiten du

Tamalez, 5 urte baino gehiago igaro dira jarduera hori egin zenetik, eta oraindik, familia batzuk bizi diren 55. zenbakiko eraikinaren kudeaketa falta da. Are gehiago, aipatu behar da etxea dagoen lekuan bidegorria eta espaloia behin-behinekoak direla, eta behin gunea jarduten eta amaitzen denean, bi hauek hobetu eta osatu egingo direla.

Azken Portuko eremu honen antolamenduaren amaieraz ari gara, Bidasoa irundarrei hurbiltzeaz, guztiok gure ibaiaz bete betean goza dezagun.

Hain da horrela, EAJ-PNVtik jabetzarekiko elkarrizketetan sakontzeko momentua dela uste dugula. Ez dugu ahaztu behar eta 2017an bertako jabeek udaletxera kezkatuta jo zutela, etxea antolamenduz kanpo zegoelako eta, beraz, ezin izango zutelako hobekuntza obrarik egin. Pertsonen ongizatea kontuan hartuko duen akordio duin bat lortzeko unea iritsi da, Udalak Behobiako errepidean dagoen eraikina erosi, eraitsi eta ingurua egokitu dezan.

Bestalde, 2021eko likidazioari dagokion kreditu aldaketa datozen asteetan iritsiko da. Aurreikuspen oso onekin datorren balantzea, eta ibaiaren eremu guztia betetzen lagun lezakeena.

Hori dela eta, Udal Gobernuari proposatu diogu hurrengo Kreditu Aldaketa horretan Juan Thalamas Labandibar errematatzeko aurrekontu partidak bideratzea; kontzesionario zaharra eraisteko eta dagoen azken etxea erosteko. Irundarrek ibai ertzetik bide eta paseo zoragarri batez behar bezala gozatzeko aukera merezi dute, baita Bidasoara begiratuko lukeen begiratokia eskura izatea ere. Gainera, begiratoki horrek garai bateko kontzesionarioaren partzelaren eta eraitsi beharreko etxearen artean sortzen den espazio berdean egindako proiektu bat badu jada.

Azkenik, nabarmendu nahi genuke jarduera horrek, gure taldeak proposatuta, osoko bilkuran onartutako 70.000 euroko zenbatekoa baduela 2022ko aurrekontuan. EAJ-PNVtik gure hiriak, Irunek, dituen bertako ingurune naturalak, Bidasoa barne, gehiago aprobetxatzeko, balioesteko eta zukutzeko apustu egiten dugu. Orain arte bizkarra eman diogun eremu erakargarri honi bizitza berri bat eman behar diogu. Irun berdeago baten alde egin behar dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube