Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Debako EAJ-PNVk elkarbizitza onaren aldeko apustua egin du, dagoeneko gainditua dagoen gatazka berpiztea ekidinez
Alderdi jeltzaleak erantzun egin die Debarren Ahotsak Itziarko gatazkaren harira egindako akusazioei.Debarren Ahotsak hainbat komunikabide eta sare sozialetan argitaratutako oharraren aurrean, EAJ-PNVk bere jarrera argitu nahi du. Urte askotako gatazka eta eztabaiden ostean, Itziarrek Debatik bereizteko zuen nahiak sortutako arazo eta haserreak gaindituta, alderdi jeltzaleak bere poza adierazi nahi du, guztion artean egun Debak bizi duen bake sozialera iristea lortu delako: «herritarren arteko elkarbizitza berreskuratu da, batzuen eta besteen arteko harremanak bere onera etorri dira berriz ere, eta Debak lasaitasuna berreskuratu du».
Toki Entitate Txikiak eta honek izandako ibilbideak erakutsi dute tresna egokia izan direla arazoa konpontzeko. EAJ-PNV mesfidati agertu zen hasieran, Itziar Debatik bereizteko aurreneko pausu izan zitekeenaren beldurrez: «aldiz, Toki Entitate Txikiaren funtzionamendu onak eta bi administrazioen arteko koordinazioak erakutsi digu hori izan dela Debak arazo honekin amaitzeko behar zuen alternatiba. Gaur egun, Itziarrek autonomia propioa du eta aldi berean, Itziarrek Debaren zati izaten jarraitzen du, ez dugu beraz lurralde-osotasuna galdu».
Hori esanda, alderdi jeltzaleak «aldaketa-espedientea artxibatzearen alde bozkatu dugu, uste dugulako adostasun batera iritsi garela eta Toki Entitate Txikiak ondo funtzionatzen duela; eta bai, iritzia aldatu dugu gertaerek eta gauzatutako prozesuak denoi erakutsi digutelako hau dela bidea, eta herria bakean dagoenean, kontsekuente izan behar dugulako».
Amaitzeko, uste dugu Debarren Ahotsak-en izateko arrazoia Itziarko gatazka dela, eta, gure ustez, arlo horretan guztion artean konponbideak lortu izanak zalantzan jarri du bere nortasuna: «Debarren Ahotsak Toki Entitate Txikia desegiteko aukera izan zuen udal-gobernuan egon zenean, baina ez zuen egin. Debak gaur egun dituen arazoentzako konponbideak behar ditu, etorkizuneko proiektu eta ilusioak lantzeko garaia da, eta ez iraganeko gatazketatik kreditu politikoa ateratzekoa».
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31