Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Itunean indarrak batzearen aldeko apustua egiten du EAJ-PNVk
Talde jeltzaleak adierazi du Jaurlaritzaren dokumentua aztertzen ari dela, eta egokitzat jotzen dituen eta landu beharreko ekintzak hobetzen dituzten ekarpen guztiak egingo dituelaDuela urte batzuk, EAJ-PNVtik agintaldi osorako Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko hiri itun bat garatzea proposatu genuen eta baita iragarri ere, 2019ko azaroan zehazki. Udaleko talde politiko guztien arteko akordioa bultzatzeko eta adosteko prest geundela defendatu genuen gainera. Harrezkero, 3 urte galdu dira eta urte horietan Udalak ez dio bide honi ekin ezta aurrera pauso sendorik eman ere. Urte hauen joan etorrian, itxura denez udal gobernuak ez du Irungo segurtasunaren aldeko apustu politiko komunik egin nahi izan, eta, ondorioz, gure hirian gertatu direnak hobeto kudeatzen lagunduko luketen jarduera ildo batzuk ezin izan ditugu agintaldiaren hasieratik ezarrita eduki.
Gertakari horien ondorioz, joan den martxoaren 4an, Bozeramaile Batzordean, alkateak Irunen Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Itunerako proposamena aurkeztu zigun Udalean ordezkatuta gauden alderdi politiko guztiei. Guk bere garaian planteatu genuen bezala, alderdi politiko sinatzaileen artean jarduera esparru bat, printzipio komun batzuk eta gure hiriko bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko kontuan hartu beharreko lehentasun batzuk mugatzeko eta adosteko konpromisoa ekarriko duen Ituna.
Proposamen hori, asko deitoratuta, Irungo segurtasun egoerak iritzi publikora jauzi egin duenean eta herritarrek, gizarte eragileek eta alderdi politikoek zalantzan jarri dutenean soilik aktibatu da.
Hala ere, lehen begiradan ikusten dugu alkateak aurkeztutako dokumentuak ez duela denbora mugarik ezartzen. Une honetan, duela hiru urteko xedapen berari eusten diogu, baina, erantzukizunez eta koherentziaz jokatzeko, argi utzi nahi dugu gure proposamena agintaldi honetara mugatuta egongo dela. Horrenbestez, hitzarmen honen indarraldi gisa, itun hau sinatzen denetik 2023ko irailera arte ezartzea proposatzen dugu, alderdiek 2023-2027 agintaldirako beste itun bat sinatzeko konpromisoa hartuta.
EAJ-PNVtik sakon aztertzen ari gara aurkeztu duten dokumentua, eta landu beharreko ekintzak hobetuko dituztela uste dugun ekarpen guztiak egingo ditugu. Urte eta erdi honetan egin daitezkeen ekintza zehatz eta errealistak.
Ziur gaude gure hiriaren segurtasuna eraikitzeko eta arazoei aurre egiteko beharrezkoa dela indar guztiak batzea, entzutea, aztertzea eta Irungo herritar guztien segurtasuna eta ongizatea bermatuko duten neurri iraunkorrak batera proposatzea. Betiere egungo egoera eteteko beharrezkoak diren fase eta urrats guztietan gardentasunez jokatuz. EAJ-PNVtik lanean jarraituko dugu irundarrei segurtasun eta ongizate handiagoa eskaintzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31