Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/03/16

Oñatiko Udalak ezohiko diru-sarrera jasoko du aurten Ur-Jauziak enpresatik, EAJ-PNVk 1989an hartutako erabakiari esker

Alderdi Jeltzaleak gizarte-bazterketa arriskuan dauden oñatiarrentzat au¬rre-ikusitako laguntza handitzeko eskatuko du, eta bereziki eskatuko du, pertsona horiek beharrezkoa duten hobaria jaso dezatela argindarraren eta gasaren etengabeko igoerari aurre egin ahal izateko. EAJ-PNVk hobari hori Udalak Ur-Jauziak enpresatik jasotzen duen onuratik ateratzea proposatuko du.
Oñatiko Udalak ezohiko diru-sarrera jasoko du aurten Ur-Jauziak enpresatik, EAJ-PNVk 1989an hartutako erabakiari esker

Gasaren eta elektrizitatearen prezioek goia jo gabe jarraitzen dute, eta gaur, 2022ko martxoa, berogailua edo etxetresna elektrikoren bat pizteko erabakia eztabaidagune bihurtu da Euskadiko etxe askotan. Egungo errealitateak begien aurrean jarri digu aldaketaren beharra, energia berriztagarrien eta horien eraginkortasun energetikoaren aldeko apustuaren beharra. Oñatiko EAJ-PNVk hamarkadak daramatza lan horretan. 1989an, Udalak, Eli Galdos Zubia alkate zela, Olateko Ur Jauziak erosteko erabakia hartu zuen Unión Cerrajeraren eskutik, 5,1 milioi euroren truke (850 milioi pezeta). Bi urte geroago, energia ekoizten zuen estazio moderno bihurtu zuen, 2,1 milioi euroko inbertsioa egin ondoren (350 milioi pezeta). Udalak Eusko Jaurlaritzaren EEEren laguntza izan zuen; laguntza hori, hasiera batean, %25ekoa izan zen, eta pixkanaka murrizten joan zen, %15ekoa izatera iritsi arte. Aipatzekoa da inbertsio horren zati bat mendi publikoen erabilgarritasunarekin eta laguntzarekin ere ordaindu zela.

Etorkizuneko apustua

Gaur egun, orduko EAJ-PNVko Udal arduradunek etorkizunaren alde egindako apustuari zor diogu Olateko Ur Jauziaken erosketa: «argi dago EAJ-PNVko udal-ordezkariek 1989an hartutako erabakia funtsezkoa izan zela. Azpimarratu nahi dugu, gaur egun ere, erabaki horrek onurak ekartzen dizkiela diru-kutxa publikoari eta ingurumenari. Joan den urtean, esaterako, Ur Jauziak enpresaren ekitaldia azken urteetakoaren an­tze­koa izan zen, baina merkatuko KW-h prezio altuari esker, 1,4 M€ inguruko aparteko diru-sarrera izan zuen. Gaur egun, EAJ-PNVko ordezkariek hartutako erabaki hark ekarpen handia egiten dio udal-kutxari, eta be­raz, oñatiarren ongizateari». Hori horrela, alderdi jeltzaleak eskatuko du gizarte-bazterketa arriskuan dau­den oñatiarrentzat aurreikusitako laguntza handitzeko: «eta bereziki eskatuko dugu, pertsona horiek be­ha­rrezkoa duten hobaria jaso dezatela argindarraren eta gasaren etengabeko igoerari aurre egin ahal iza­teko. Hobari hori Udalak Ur-Jauziak enpresetatik ateratzen duen onuratik bideratzea proposatzen dugu».

Eguzki plakak eraikin publikoetan eta baratzeetan

Era berean, EAJ-PNVk adierazi nahi du Ur Jauziak aitzindaria izan zela eraikin publikoetako zenbait sabaitan elektrizitatea ekoizteko eguzki-plakak instalatzen: «gaur egun ere teknologia honetan inbertitzen jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu, ekoizpenaren dibertsifikazio gisa. Etorkizuna egungo erabakietan hasten da, eta gure alderdiak tinko jarraitzen du lanean Oñati eta planeta ekologikoago eta iraunkorrago baten alde».

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube