Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak Next funtsen kudeaketan aurrera doa
Tokiko Gobernu Batzordeak Turismo proiekturako 4.400.000 euroren emakida onartu du, baita Next funtsak jasotzeko beharrezkoak diren administrazio kontratuetarako pleguen ereduak eta iruzurraren aurkako plana ereTokiko Gobernu Batzordeak onartu du Helmugako turismo jasangarritasuneko plana gauzatzeko 4.400.000 euroko laguntza jasotzea, bai eta 2022-2024 aldian garatuko diren jarduketetarako aurrekontu partidak banatzea ere.
Kopuru hori Donostiak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) Next Generation funts europarretatik momentuz jaso dituen 18 milioi euro baino gehiagoren parte da, zehazki turismoaren eremura bideratutako atalari dagokio. Laguntza hauek lau ardatz nagusitan banatzen dira: trantsizio berdea (1,2 milioi), trantsizio energetikoa (1,4 milioi), trantsizio digitala (1,1 milioi) edo lehiakortasuna (700.000 euro).
Gobernu Batzordeak, halaber, Administrazio klausula zehatzen pleguen ereduak onartu ditu, funts horien esparruan finantzatutako kontratuetarako erabiliko direnak.
Udalak plegu eredu berriak egin ditu, orain arte erabilitakoetatik abiatuta, Next Generation funtsei buruzko araudi espezifikoak ezarritako beharrak jasotzen dituztenak eta Donostiako Udalaren beharrei erantzuten dietenak. Guzti horiek, kontratazio elektronikoaren bidez izapidetuak izan daitezen prestatuak daude.
Azkenik, Udalak Iruzurraren aurkako neurrien plana onartu du, honako arauak ezartzen duen arabera: Erabakiak hartzen edo betearazten dituzten eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren neurriak betearazten parte hartzen duten erakunde guztiek iruzurraren aurkako neurrien plan bat eduki beharko dute, bere jardun-eremuan dagozkion funtsak aplikatu beharreko arauen arabera erabili direla, eta iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitu, detektatu eta zuzentzeko sistema bat ezarri dela bermatu eta deklaratu ahal izateko
Prozedura horren bidez, halaber, Udalaren Gobernantza sistema osatu nahi izan da, Etika Publikoaren eremua garatuz, azken urteotan heldutako gainerako espazioekin bat eginez (Gardentasuna, Administrazio Digitala, Datu pertsonalen babesa, Herritarren arreta integrala, Kudeaketa aurreratua, etab.).
Plan honen elementuetako bat gaur onartutako Adierazpen politikoa da. Honen bidez, zuzentasun mekanismoak modu eraginkorrean indartzeko eta, zehazki, irregulartasun administratiboak, iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak modu
eraginkorrean borrokatzeko beharrezkoak diren neurriak aplikatzeko konpromisoa hartu nahi da.
Adierazpen honek, gainera, konpromiso politiko eraginkorra izatea du helburu, finantza kudeaketa ona bermatzeko eta Europar Batasunaren finantza interesak zaintzeko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako Europako funtsen erabileran biltzen diren jardueretan edo finantza baliabideetan, baina baita Europar Batasuneko Urte Askotako (2021-2027) Finantza Esparrutik etorritako gainerako funtsen kasuan ere, baliabide horien norakoa edo kudeaketa partekatua Udal honi baldin badagokio.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31