Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/03/09

Gaur, pandemia osteko Gipuzkoako ekonomiaren susperraldia indartzeko zerga-aldaketak onartu ditugu

Batzar Nagusiek Ukrainako herria gogoan izan dute gaur. Xabier Ezeizabarrena BNko lehendakariak minutu bateko isilunea egitera deitu ditu batzarkideak eta foru gobernukideak; guztiek zutik jarrita gogoan izan dituzte biktimak.
Gaur, pandemia osteko Gipuzkoako ekonomiaren susperraldia indartzeko zerga-aldaketak onartu ditugu

“Fiskalitatea oinarrizkoa da gure gizartearen funtzionamendurako, eta politika publikoko funtsezko tresna gobernantza-maila guztietan.  Are gehiago, Covid-19aren pandemiak markatutako bi urteko aldiaren ondoren. Gizarte justu eta integratzaile batean, ekonomia eraginkorra eta egonkorra bermatzeko funtsezko zeregina du. Gaur egungo krisiak markatutako ingurune sozial eta ekonomikoaren erritmoari eusteko, zerga-politikak azkar egokitzeko gai izan behar du. Eta testuinguru horretan kokatzen dira gaur onartutako Foru Arauan jasotako zerga-aldaketak“ Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVko batzarkide Ianko Ganboak adierazi duenez, 2022rako zenbait zerga-aldaketa onartzeari buruz. “Zerga-aldaketak, egungo egoerari aurre egin eta egoera sozioekonomikoa egonkortzea dute helburu, sektore jakin batzuetan ekonomiaren gorakada ahalbidetzeko. Azken finean – jarraitu du – gure zerga-sistemaren alderdi jakin batzuk egokitzeko neurriak, gure sare ekonomikoa indartzeko eta, horrela, Gipuzkoako pandemia osteko benetako egoerari eraginkortasunez erantzuteko”.

Foru-arauan sartutako zerga-aldaketei dagokienez, Ianko Ganboak sei ardatzetan banatu ditu aldaketa horiek: sustapen ekonomikoa, iruzur fiskalaren aurkako borroka, jasangarritasun energetikoa klima-aldaketaren aurkako borrokan, abenduaren 20ko Kooperatibei buruzko Legearen egokitzapena, kultura-ondareari buruzko 6/2019 Legea eta Hiri-lurren Balio-gehikuntzari buruzkoa. “Sustapen ekonomikoaren atalean – ekin dio Ianko Ganboak –hiru ildo nagusi bereiz daitezke. Lehenik eta behin, pandemia osteko egoeran dauden enpresa txiki eta ertainen likidezia eta kaudimena babestera bideratutakoa, familia-enpresak gehienak. Bigarrenik, atzerritik Gipuzkoara talentua erakartzera bideratutako neurriak, horretarako haien zerga-araubide berezia zabalduz. Eta hirugarrenik, langileek enpresetan parte har dezaten sustatzea, sozialki arduratsua den enpresa-eredu baterantz aurrera eginez”.

“Bestalde – adierazi du ordezkari abertzaleak –, iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzko atala nabarmendu behar da, hori baita foru gobernuaren helburu nagusietako bat legegintzaldiaren hasieratik. Gaur onartutako zerga-aldaketen hirugarren ardatza – jarraitu du Ganboak – klima-aldaketaren aurkako borrokan jasangarritasun energetikoari buruzkoa da, energia berdearen garapenean aurrera egiteko, plaka fotovoltaikoen instalazioa sustatuz. Hiri-lurren Balio-igoerari dagokionez, azpimarratu nahi nuke – nabarmendu du EAJ-PNVko batzarkideak – zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko formularen aldaketaren eragina murrizteko dugun helburua. Nahitaezko aldaketa, Konstituzio Auzitegiaren epaia betez. Epai horrek eragin negatiboa zuen gure udalerrien diru-bilketarako ahalmenean, eta, horretarako, zerga horren muga-tasa % 15etik % 30era aldatzea erabaki dugu”.

“Azken batean, gaur onartutako Foru Dekretu Arauan jasotako neurriak, foru gobernuaren erantzuna dira pandemiak markatutako bi urteko epealdiaren ondorengo egoerari aurre egin eta egoera sozioekonomikoa egonkortzeko beharrezko diren baliabideak edukitzeko" amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube