Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak erreferente izaten jarraitzen du emakumeen kirolean
Donostia Kirolak Estatuan kategoria goreneko emakumezkoen kirolari buruz urtero egiten duen azterlanak Donostia lider eta erreferente bihurtzen du berriro ere. Ikerketa hau duela bederatzi urtetik egiten da, emakumeen kirolak hirian duen garrantzia nabarmentzeko eta ikusgarritasun handiagoa emateko helburuarekin.Taldeko kirol-modalitateetan (futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, waterpoloa, errugbia, izotz-hockeya, softbola, areto-futbola, arrauna eta curlinga) parte hartzen duten taldeak aztertu dira, baita atletismoa eta igeriketa ere, hauetan kluben liga egiten baita.
Azterketa honen emaitzen arabera, Donostiak aztertutako 14 kirol modalitateetatik 8tan ditu ordezkariak, eta guztira bederatzi emakumezko talde daude kategoria gorenean: BeraBera eskubaloian, Reala belar hockeyan eta futbolean, Ibaeta (IDK-Euskotren) saskibaloian, Atletico SS atletismoan, Txuri Urdin izotz hockeyan, Txuri Berri Curlingen eta Arraun lagunak eta Donostiarra arraunketan.
Ondorioz, elitean emakumezkoen talderen bat duten Estatuko 83 udalerrien zerrendan bigarren postuan dago Donostia (kopuru absolutuan), eta Bartzelonak bakarrik gainditzen du, 10 talde baititu, Donostiak baino bat gehiago.
Udalerri bakoitzeko biztanleriarekin alderatuta, eliteko emakumezko taldeen kopurua aztertuz gero, Donostiak probintziako hiriburuen arteko lehen lekuari eusten dio argi eta garbi –20.900 biztanleko talde bateko ratioa –, eta alde handia dago talde-kopuruaren arabera lehen hiriarekiko, Bartzelonarekiko, 163.763 biztanleko taldea bat baitu.
Bigarren postuan Lugo dago, bi talderekin 48.807 biztanleko ratioa lortuz eta hirugarren postuan Santa Cruz de Tenerife dago, 4 talde eta 52.141 biztanleko ratioarekin.
Euskal Herriko gainerako hiriburuei dagokienez, Donostia dago sailkapeneko lehen postuan, bai talde kopuru absolutuari dagokionez, bai talde bakoitzeko biztanle ratioari dagokionez. Gasteiz (4 talde elitean eta 63.263 biztanleko ratioa talde bakoitzeko) da Donostiara gehien hurbiltzen den hiriburua, ondoren Iruña (203.081 biztanle/taldeko) eta Bilbo (346.405 biztanle/taldeko) daude, maila gorenean emakumezko talde bakarra dutenak.
Gainera, Donostia ez da erreferentea talde kopuruagatik bakarrik, baita ordezkatuta dagoen kirol modalitateen kopuruagatik ere. Horrela, Donostiak 8 kirol-modalitatetako taldeak ditu, eta hurrengo hiria Bartzelona da, sei kirol-modalitatetan ordezkariak dituena.
Azkenik, aipagarriak dira talde horien kirol emaitzak ere, besteak beste, Bera Bera edo Arraun Lagunak elkarteen liga titulua, eta Txuri Berri eta Txuri Urdin azpitxapeldunak beraien modalitateetan.
Donostiako emakumeen kirolaren egoera on hori, bereziki, hiriko kirol-klub ugariek emakumeen artean kirola sustatzen egindako lanari zor zaio. Donostia Kirolak kirol-klub horiei laguntzen jarraituko du hainbat neurrirekin, hala nola, emakumeen kirolari ikusgarritasun handiagoa emateko ekitaldiak eta beste ekintza batzuk, Donostia Kirolak kirol-guneen diru-laguntzak eta erreserbak emateko garaian sartu dituen diskriminazio positiboko irizpideak, edo emakumeen kirolerako diru-laguntza esklusiboen igoera, 2021ean 270.000 € baino gehiago izan baitira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31