Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/03/03

Obenerreka frontoian kokatuko den Parkour Parkea eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira

Maria Ubarretxena: “Gune degradatuen errekuperazioarekin jarraitzen dugu; degradatua dagoen eremu hau parkour parke bilakatuko delarik”.
Maria Ubarretxena

Obenerreka frontoian kokatuko den Parkour parkea eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira. GOITU ERAIKUNTZAK S.L enpresak burutuko ditu, lizitazio publikoan puntuazio onena lortu ostean. 3 enpresek aurkeztu dituzte beren eskaintzak. Obraren aurrekontua 217.994,41 eurokoa da, BEZ barne. Lanek 4 hilabete irautea aurreikusten da. Udalaren helburua da urteko bigarren seihilekoan parkea bukatuta izatea eta gune degradatu honen errekuperazioa amaitzea.

Parkour parkearen ideia 2019an Haurren Kontseiluak proposatutako ekimenetako bat izan zen. Udalak, eskaera horri erantzunaz, 2021ean proiektua landu zen, herritarrek aukeratuz, prozesu partehartzaile batean, gustukoen zuten Parkour parke eredua.

Parkourra, freerunning ere deitua, gorputza eta burua mugimenduaren, erronken eta esplorazioaren bidez garatzean oinarritzen den entrenamendu-diziplina bat da. Korrika egitea, salto egitea, igotzea eta karraskatzea bezalako jarduerak konbinatzen ditu, praktikatzen dutenei bidean duten edozein oztopo gainditzen uzteko. Adin, genero eta gaitasun maila guztietako pertsonek parte har dezaketen jarduera dibertigarri eta sortzailea da. Praktikatzen dutenek eskura duten arkitektura erabiliz esploratzen dituzte beren trebetasunak, eta etengabe dihardute dute beren ingurunera egokitzeko erronka eta modu berriak aurkitzeko.

Parkeak jauziak egiteko eta hormak igotzeko elementuak izango ditu, zutabe eta helduleku ezberdinekin osatuak. Kautxuzko zoladura bat jarriko da, gerta daitezkeen erorikoak arintzeko. Jarduketa osatzeko, saneamendu-azpiegiturak egokituko dira euri-urak biltzeko eta argiztapen-sistema jasangarria ezarriko da. Ura edateko iturri bat ere izango da bertan.

Maria Ubarretxena alkatean eta Victoriano Fuentes zinegotziak nabarmendu dute ezaugarri horiek dituen lehen gunea izango dela Arrasaten: “gizabanakoaren mugimen-gaitasunean oinarritutako lehen parkea izango da. Gainera, proiektu honekin, Obenerreka ingurua berreskuratu eta osorik biziberrituko da, aisialdirako eta kirolerako gune gisa. Gainera era parte-hartzailean  burutua. Auzoekiko apustu estrategikoa da, gure degradatu bat berreskuratzen baitugu auzotar eta arrasatear guztientzako”.

Auzoetan 12 milioi euro bi legealditan, erdigunean baino 4 aldiz gehiago

Arrasateko Udal Gobernuak auzoekiko apustua berretsi du Parkour parkearen obra baliatuz: “Azken 6 urteetan ia 12 milioi euro inbertitu ditugu herriko auzoetan, erdigunean inbertitu dena baino 4 aldiz gehiago (erdigunean 3.310.000€ inbertitu dira). Arrasatear gehienak auzoetan bizi gara, eta Udal Gobernu honen helburu nagusia herritar guztien ongizatea bermatzea da. Inbertsio plan zehatza jaso genuen gure Udal Gobernu Programan lehenik, eta ostean 2019-23 Herri Planean. Guztira 36 ekimen dira, asko eta asko jada gauzatuak, eta beste hainbat bidean direnak, Parkour parkea kasu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube