Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Lurraldebuseko, Euskotreneko eta Renfeko tarifak merkatzea proposatu du, Irunbus-ekoekin parekatuz
Talde jeltzaleak Gipuzkoako Garraio Agintaritzari, Irun barruko bidaietan, garraiobidea edozein dela ere, Irunbu-seko tarifa kobratzeko, eskatu dioIrungo hiriak MUGI sisteman integratutako lau garraio zerbitzu publiko ditu: Irunbus, Euskotren, Renfe eta Lurraldebus. Lehenengoak hiri zerbitzu bakarra eskaintzen duen arren, gainerakoek inguruko herriekin lotzeaz gain (Hondarribia, Errenteria, etab.), gure hiri barruan mugitzeko aukera ere ematen digute.
Izan ere, Irunek Irunbus-en zerbitzua duen arren, irundarrek Euskotren, Renfe eta Lurraldebusen zerbitzuak ere erabiltzen dituzte hirian mugitu eta bertako zerbitzu gisa. Euskotrenek, adibidez, lau geltoki ditu hirian barne: Bentak, Belaskoenea, Irun eta Ficoba. Renfek bi, eta Lurraldebusek beste hainbat geltoki gehiago udalerri osoan zehar. Hala ba, hiriarteko zerbitzu publiko eta jasangarriak erabiltzen dira hiriko puntu batetik bestera joateko.
Baina, garraio operadore horien guztien tarifak edo prezioak ez dira berdinak. Horregatik, eta hitzetatik ekintzetara pasatzea eta urrats baikorrak ematea helburu izanik, EAJ-PNVtik prezio hauek bateratzea eta bermatzea proposatzen dugu. Hau da, hiriko puntu batetik bestera joateko erabiltzen den garraiobidea edozein dela ere, irundarrek beti tarifa bera ordaintzea MUGIren sistemaren barruan.
Une honetan, irundar batek eskudirutan ordainduz gero 1,55 euro ordaintzen ditu Irunbusen zerbitzua erabiltzeagatik, MUGI pertsonalizatuarekin ordaintzen badu, berriz, lehenengo 20 bidaietan 0,81 euro. Hiriko puntu batetik bestera bidaiatzeko Euskotren, Renfe edo Lurraldebusen zerbitzuak erabiltzen badu, ordea, bidaiaren prezioa 1,85 eurokoa da eskudirutan ordaintzen bada, eta 0,96 eurokoa MUGI pertsonalizatuarekin ordaintzen bada. Zerbitzu beragatik gehiago kobratzea ez zaigu guztiz zentzuzkoa iruditzen. Errealitate hori, gainera, oztopoa da edonorentzat garraio publikoaren eta iraunkorraren aldeko hautua egiteko.
Ondorioz, EAJ-PNVtik Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari, hari baitagokio garraio publikoa sustatzea eta bultzatzea eta Gipuzkoan tarifak jartzea, edozein garraiobide hautatuz gero ere, eta betiere irungo barne ibilbideetan, irundarrek Irunbus-en tarifa bera ordaintzea (1,55 euro) eskatzen diogu. Era berean, Irungo Udala Garraio Agintaritzako kide denez eta helburu hau edota beste batzuk proposatu eta aurrera ateratzeko gaitasuna duenez, Lurraldebuseko, Euskotreneko eta Renfeko tarifak Irunbus-eko tarifekin parekatzea planteatzen duen mozio bat erregistratu dugu.
Horrela, gainera, EAEko Mugikortasun Jasangarriaren Lege Aurreproiektuan jasotzen den 4. artikuluaren helburua beteko genuke; garraio sistema integratua, koordinatua, bikoiztasunik gabea eta eraginkorra eratzea.
Lurraldebusen, Euskotrenen eta Renferen zerbitzuek herritarrei zerbitzu egokia eskainiko baliekete, ez luke zentzurik izango Irunbus-en zerbitzuak areagotzea. Aitzitik, proposatzen dugun bezala, askoz ere interesgarriagoa iruditzen zaigu, martxan diren sistema guztiak koordinatzea eta bateratzea, hala guztion arteko elkargunea sustatuz. Proposamen honek, gainera, ez du MUGIren tarifa sistema bateratua hausten, alderantziz, guztiz indartu egiten du eta herritarren beharrak hobeto beteko lituzke. Teknikoki guztiz bideragarria den neurria, aldaketa txiki batzuk egin ondoren.
Proposamen honekin, EAJ-PNVtik mugikortasun iraunkor eta eraginkorraren alde, garraio publikoa klima aldaketaren aurka indartzearen alde, eta gizarte kohesioaren alde egiten dugu. Garraioen arteko koordinazioa eta berdintasuna bermatzea erakunde publikoen betebeharra da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31