Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Biltzeagatik biltzea
Andoni Amonarriz Hernaniko EAJ-PNVren bozeramaileaUlertzen dut zergak, tasak eta prezio publikoak ordaindu behar izatea kalitatezko zerbitzuak mantentzeko, pertsona behartsuei laguntzeko, zenbait jarduera diruz laguntzeko, herritarren bizitza hobetzeko beharrezkoak diren inbertsioak egiteko, etab. Baina ez dut ulertzen zergatik, zenbait egoeratan `udal-zergak´ igo egin diren (kasu honetan, tasak eta prezio publikoak).
EH Bilduren gobernu taldeak urte asko daramatza Aldunditik jasotako diruaren zati handi bat gastatu gabe, eta, hala ere, urtez urte zergak igotzen jarraitzen du, guztiak ez badira ere, gehienak bai. Aurten ere hala egin dute. EAJ-PNVn behin eta berriz galdetzen diogu geure buruari: Zertarako? Are gehiago, bildutako dirua gastatzen ez bada. Gastatu gabeko milioika euro ditugu, urtez urte aurrekontu berria gizentzen dutenak.
Aurten, gainera, Foru Aldundiak 2.300.000 € gehiago emango dizkio Hernaniko Udalari. Benetan beharrezkoa al zen tasak eta prezio publikoak igotzea? EAJ-PNVk ezetz uste du.
Bilketa-politika honek ez du inolako zentzurik. Uste dugu dirua oso ondo dagoela hernaniarren poltsikoan. EH Bilduko gobernu taldeari eskatzen diogu 'udal zergak' handitzeko, urtez urte bueltaka dabilen dirua gastatzen duenean edota Aldundiaren ekarpena aurreikusitakoa baino txikiagoa denean.
Ziur nago zilegi dela egiten ari direna, baina ez dakit oso etikoa den.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31