Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV Udal Taldeak salatu du udal Gobernuak, baztertu egin duela eskualdeko lankidetza “coworking”a garatzeko
EH Bilduren aldebakarreko jarduna eta Mankomunitatearen baliabideak alferrik galtzea deitoratu duUKUE Urola Kostako Mankomunitateak 2021eko urrian jakinarazi zuen “coworking” guneak sortuko zituela, proiektu bat abian duten edo negozio-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileei — eta, bereziki, emakume ekintzaileei — bultzada bat emateko.
Proiektu hau 2021eko aurrekontuetan jasota dago, eta eskualdeko herritarrentzako lan-tresna izatea du helburu. Urrats handia da enplegua sustatzeko; izan ere, herritarrei laguntzeaz gain, bide berean dauden herritarren arteko lankidetzarako eta sinergiarako gunea izango da. Ekintzaileek, gainera, UKUEren aholkularitza eta laguntza izango lukete proiektuak garatzeko.
Zumaiako EAJ-PNV Udal Taldeak uste du Urola Kostako Mankomunitateak eta UKUEren "coworking" guneak ekintzailetza sustatzeko ekimenen erdigunean egon behar dutela. Gure ustez, UKUEren “coworking” gunea dinamizatzailea izan behar da beste herrietan sor daitezkeen espazio txiki osagarrientzako eta beraien arteko sareak sortzea sustatu behar du.
Horretarako, eskaintzen dituen zerbitzuak UKUEko Garapen Agentziako Enpresa Sustapen Zerbitzuekin lerrokatuta joan behar dute, eskaintza osagarria izan dadin. Hori buruan, lehenik eta behin eskualdean azterketa bat egin zen, egoeraren benetako argazkia izateko. Honako puntu hauek jorratu dira, besteak beste:
■ “Coworking” espazio(ar)en misioa, bisioa eta baloreak zehaztea.
■ “Coworking”aren tematika posibleak zerrendatzea.
■ Nori zuzendutako espazioa izan daitekeen adostea.
■ Espazio(ar)en kudeaketa definitzea.
■ Espazioaren kudeaketaz arduratzen den/diren dinamizatzaile edo adituen papera eta funtzioak definitzea.
■ Espazioan burutu daitezkeen ekintzak definitzea.
■ Espazioaren azterketa ekonomiko finantzaria 2 urtera begira.
■ Marketing eta komunikazio estrategia.
EH Bilduren ekintza unilaterala
EAJ-PNV Udal Taldeak salatu nahi du, beste behin ere, Zumaiako Udal Gobernuak uko egin diola eskualdeko lankidetza proiektu bati.
Zumaiako Udalak urtero egiten dio ekarpena UKUEri, 2022ko aurrekontuetan 80.000 €-ko partidarekin. Horrek esan nahi du Zumaiak Mankomunitatearen proiektuetan parte hartzeko eta bere baliabideak erabiltzeko eskubidea duela. Hala ere, Udal Gobernuak baztertu egin du aukera hori.
Gainerako alderdi politikoekin partekatu gabe eta inongo batzordetan landu gabe, “Coworking” proiektua, bere kabuz abiatzea erabaki du, horretarako 25.000 €-ko partida bat bideratuz.
EAJ-PNV Udal Taldetik berriro ere gaitzesten dugu elkartasun eza eta jarduera horiek dakartzaten gastuen bikoiztasuna, Mankomunitateak Zumaiaren esku jartzen dituen baliabideak alferrik galtzen baitituzte. Era berean, salatu nahi dugu EH Bilduk behin eta berriz joera duela proiektuak bakarka abiatzeko, gainerako alderdi politikoekin informazio eskas edo hutsala partekatuz; izan ere, askotan, beren gehiengo osoaren babesean, erabakia hartu ondoren ematen bait zaigu informazioa.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31