Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/02/26

EAJ-PNVk “ekonomia indartsu baten aldeko apustua” egin du, “etorkizuneko belaunaldien ongizatearen oinarri gisa”

50 lagun inguruk parte hartu dute gaur Arrasaten Gipuzkoako eredu sozioekonomikoaren bilakaeran zentratutako ‘Entzunez Eraiki‘ dinamikaren bigarren saioan
EAJ-PNVk “ekonomia indartsu baten aldeko apustua” egin du, “etorkizuneko belaunaldien ongizatearen oinarri gisa”

Argazkiak...

Arrasaten izan da gaur EAJ-PNVren "Entzunez Eraiki" ekimenaren bigarren hitzordua. Entzuketa aktiborako, elkarrizketarako eta lankidetzarako dinamika horren bidez, alderdi jeltzalea lanean ari dabere proiektu politikoa herritarrekin partekatzeko eta etorkizuna modu kolektiboan eraikitzeko. 50 pertsona inguruk -hainbat erakundetako ordezkariak, eragile ekonomikoak, afiliatuak, jarraitzaileak- Gipuzkoako eredu sozioekonomikoaren etorkizunari heltzeko lan-dinamika batean parte hartu dute. “Herritarrengana gehiago zabaldu nahi dugu eta gure erronkei kolektibotik aurre egin, gure proposamenen diseinuan parte hartzeko aukera eskainita. Ekonomia eta enpleguaren etorkizuna dira ziurgabetasun handiena sortzen duten gaietako bat, eta, horregatik, beharrezkoa ikusten dugu gizartea aktibatzea lehiakortasunaren eta hurrengo belaunaldien ongizatearen oinarriak jartzea ahalbidetuko duen proiektu komun baten inguruan”,azaldu du Imanol Lasa GBBko Berrikuntza Politikoko arduradunak.

'Entzunez Eraiki'-ren lehen topaketa joan den astean izan zen Errenterian, gizarte politikak gai hartuta, eta oraingoan Arrasatek hartu du lekukoa, gaur goiz osoan zehar Abaroa zahar etxean garatuden, eta bi zati izan dituen dinamika batekin. Lehenengoan, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak eta Jokin Perona Ogasun eta Finantzetako diputatuak Gipuzkoako egoera ekonomikoaren diagnostikoa egin dute, eta Aldundiak ekonomia suspertzeko eta lehiakortasuna indartzeko abian jarri dituen laguntza-programen, neurri fiskalen eta etorkizuneko proiektuen berri eman dute. Etorkizuna Eraikiz-en mugikortasun berriari, zahartzeari, klima-aldaketari edo zibersegurtasunari lotutako erreferentziazko zentroek hartu dute azalpenaren zati handi bat.

Bigarren zatian, Maria Ubarretxenak, ‘Entzunez Eraiki’-ko garapen ekonomikoaren arloko arduradunak, alderdiaren organoetan adostutako proposamenak, printzipioak eta dokumentuak partekatu ditu, eta parte-hartzaileen eta lurraldearen errealitate ekonomikoa ezagutzen duten ehun ekonomikoko eragileen ekarpenak jaso ditu, jeltzaleen etorkizuneko proiektua sendotu eta aberasteko, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko ahaleginean.

Ubarretxenak azpimarratu duenez, “globalizazioa, eraldaketa teknologiko handiak, lotura sozialen ahultzea, krisi energetikoa edo biztanleriaren zahartzea bezalako fenomenoak erronka handia dira gure eredu ekonomiko eta sozialari eutsi nahi baldin badiogu. Berdintasuna, justizia soziala eta aurrerabidea bezalako baloreek identifikatzen gaituzte, eta horieieutsiz, politikak garai berri baten eskakizunetara egokitu behar ditugu. Desberdintasun txikiena duten gizarteetako bat izaten jarraitu nahi badugu, ekonomia sendo bat behar dugu, kalitatezko lanpostuak sortuko dituena eta gizarte-aberastasuna eta finantza-ahalmena ekarriko dituena zerbitzu publikoak eta gizarte-politikak finkatu ahal izateko”.

Ubarretxenak “gure nortasun ikurra izan den lanaren, ahaleginaren eta lankidetzaren kultura” indartzearen alde egin du, “horri esker jaso baitugu industria eta ekonomia lehiakor bat aurreko belaunaldiengandik. Gure enpresa-eredua sendotu behar dugu, mundura irekia baina lurraldearekin konprometitua, aberastasunaren sorrera eta konpromiso soziala uztartzen dituena. Jasangarria eta teknologikoki aurreratua. Berrikuntza, ekintzailetza eta talentua erakartzea sustatzen duena, eredu kooperatiboak edo langileen parte-hartzean oinarritutakoak bultzatzeari utzi gabe. Gaur egun Debagoienako industria-ehunak erakusten digu zer lor dezakegun,gure printzipioei leial izanik, lankidetzan aritzen bagara eta berrikuntzaren alde egiten badugu”.

Imanol Lasak, bere aldetik, oso positibotzat jo du bileraren erantzuna, eta gaineratu du “gure eredu sozioekonomikoan sakontzeko gakoetako bat autogobernua” dela. “Herri gisa dagozkigun eskubide politikoak aldarrikatu eta gauzatu behar ditugu, argi baitago estatu-egiturak dituztenek abantailaz jokatzen dutela beren eredu sozialak eta ekonomikoak eraikitzeko garaian. Aldi berean, ez dago eraikuntza nazionalik eraikuntza sozial eta ekonomikorik gabe. Txanpon beraren bi aldeak dira”.

2030 Agenda

Gaurkoa hurrengo hilabeteetan lurraldeko eskualde guztietan izango diren topaketen agenda trinko baten parte da. Topaketa horietan bost erronka nagusi jorratuko dira, euskal herritar guztiak inplikatzen dituztenak eta Gipuzkoaren eta Euskadiren bilakaera markatuko dutenak: klima-aldaketa, garapen ekonomikoa, gizarte-politikak, gobernantza eta euskara.

‘Entzunez Eraiki’ proiektua Euzkadi Buru Batzarrak Euskadi osoan abian jarri duen eta urrira arte gauzatuko den dinamikaren barruan kokatzen da, egungo erronkei erantzuten dien agenda politiko eta sozial baten inguruan, eta Agenda 2030ean jasotako erronka handiekin lotuta dago: globalizazioaren eragina, desafekzio politikoa, iraunkortasuna, enpleguaren etorkizuna edo digitalizazioa. Gipuzkoan lan partekatuko 15 dinamika baino gehiago egitea aurreikusten da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube