Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Poxpologile kalearen berrurbanizazio lanak martxan jartzea proposatzen dugu
EAJ-PNVtik udal funtsen erabilera eraginkorragoa eskatzen diogu Udal GobernuariDatorren osoko bilkuran, hau da, otsailaren 25ean, Udal Gobernuak Covid funtsen 2,1 milioi euro gehituko ditu udal gastuan.
Funts horiek hainbat proiektu abian jartzeko erabiliko dira, eta horien artean, Ikust Alaia Udal Liburutegia zenaren bigarren fasea leheneratzea aurreikusten da.
Udal Gobernuak, Ikust Alaia eraikinaren bigarren faseko lanetarako 2 milioi euroko planteamendua egin du. Proiektuak, bi milioiak, bi urteren baitan zatitzea proposatzen du gainera. Hain zuzen, milioi bat 2022. urtean eta milioi bat 2023an. Gure ustez, EAJ-PNVtik egiten dugun proposamenak, 2 milioi horien erabilera hobea iradokitzen du. Ikust Alaia proiektuaren lizitazioa, lanak esleitzea eta martxan jartzea prozesu luzea izango da, eta ondorioz, 2022an ez da aurreikusten diren milioi 1 euro horiek gastatzeko denborarik izango.
EAJ-PNVren ustez, hau ez da kudeaketa eraginkor bat egitea. Batez ere, aurten, beste lan batzuk asteko aukera dagoenean. Horregatik, Ikust Alaiari 2022an esleitutako zenbatekoa 500.000 eurora murriztea proposatzen dugu, eta 2023. urterako 1,5 milioi euro konpromezu gisa berrezartzea. Era honetan, ez genuke gastatuko ez den diru bat izendatuko.
Gure taldetik proposamen eraginkorragoa eta anbiziosoagoa proposatzen dugu. Ikust Alaia leheneratzeko milioi erdi izendatzea eta beste milioi erdi Poxpologile kalea berrurbanizatzeko izendatzea. Poxpologile kalea aspaldidanik, irisgarritasun, espaloi eta asentamendu arazoak dituen kalea da. Eta orokorrean, Poxpologilek urte asko daramatza hondatze egoeran.
Urtarrilaren 31an izan genuen ez ohiko udalbatzan azaldu genuen bezala, Poxpologile kalearen berrurbanizazioa idatzita dagoen proiektua da. Hau da, proiektua berehala martxan jartzeko prest dago. Une honetan egokia den eta beharrezkoa den interbentzioa da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31