Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/02/22

EAJ-PNV Udal Taldeak PERCOren premiazko garapena eskatu du Zumaiako tokiko merkataritza sustatzeko

Zumaiako merkataritza bizitzen ari den une gogorra ikusita EAJ-PNV Udal Taldeak, berriro ere, 2022ko aurrekontuetan PERCOaren idazketarako diru partida bat jasotzea proposatu zuen; eta oraingoan Udal gobernuak onartu egin zuen.
EAJ-PNV Udal Taldeak PERCOren premiazko garapena eskatu du Zumaiako tokiko merkataritza sustatzeko

Herrian zenbat denda itxi direla eta ixtera doazela ikusirik, eta indarrak beste zenbait proiektuetara bideratzen ari direla ikusirik, (hala nola, COWORKING proiektua) lehentasunezko eta premiakotzat jotzen dugu berehala PERCOaren proiektua martxan jartzea eta horrela adierazi dugu Merkataritza eta Turismo batzordean. 

Baina, zer da eta zertan datza PERCOa?

Merkataritza biziberritzeko plan bereziak (PERCOak) udalak merkataritza-egitura eta -sarea hobetzeko eta biziberritzeko egin behar dituen jarduerak zuzentzeko definitutako eta landutako azterlanak dira. PERCOakegungo testuinguru ekonomikoan oinarrituta egingo direnjarduera batzuk deskribatu behar ditu, eta udalerriak horiei heldu behar die.

Adibidez: aparkalekuak gune komertzialetara egokitzea, espaloien egokitzapena; udalerriko merkatal guneei lotuta dauden elementu urbanistikoen egoera eta estetika zaintzea; hutsik dauden lokalen erabilera komertziala laguntzeko programak eta neurriak garatzea; merkatalguneetako eraikinen fatxaden eraberritzeak; establezimenduak berritzeko, laguntza eta aholkularitza pertsonalizatuko programa garatzea; belaunaldi-erreleboa arriskuan dagoen negozioen okupazioa mantentzera zuzenduta, jarraipen eta bitartekaritza zerbitzua eskaintzea; egungo eskaintzaren osagarri izan daitezkeen merkataritza establezimendu berriak irekitzeko “sustapen-dinamizazio” Programa abian jartzea; hutsik dauden lokalen zentsua eguneratu eta osatzeko sistema bermatzea; komunikazio eta dinamizazio sozio-komertzialerako programak sortzea; etab.

Aro digitalaren testuingurura egokitzea

Gaur egun, tokiko merkataritzari eta, ondorioz, biztanleei ere eragiten dien teknologia eta digitalizazioa nagusi diren egoera ekonomiko bati egin behar diogu aurre,. Udal-gobernuak errealitate ekonomiko berri hori aztertu behar du, aro digitalaren eskakizun berrien testuingururaegokitutako PERCO bat idaztea eskatzen baitu tokiko merkataritza-egitura ekonomikoei laguntzeko. ZumaiarakoPERCO (Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezi) honek eremu global batetik aztertu behar du egoera komertziala: ekonomikotik, soziokulturaletik eta hiri-espaziotik.Helburua, udalerriaren diagnostiko komertziala egitea da. Diagnostiko horretatik abiatuta, lan-ildo eta/edo -ardatz estrategikoak zehaztu ahal izango dira, Zumaiako hiri-merkataritza hobetzera eta udalerria komertzialki kokatzera bideratutako neurri zehatzen proposamenekin.

Zerbitzu honen kontratazioarekin lortu nahi diren helburu orokorrak honako hauek dira:

• Hiriko merkataritzaren garapena bultzatzea, tokiko merkataritza lehiakorra eta iraunkorra izan dadin.• Errealitate sozioekonomiko berrira egokitzen laguntzea.

• Zumaia eskualdeko erosketa-udalerri erreferente gisa kokatzea eta, uda garaiaz haratago, kontsumorako duenirudia eta erakartasuna berreskuratzea.

• Erosketa erakargarri eta dinamikoko merkataritza-eremuak sortzea.

• Zerbitzu-sektore indartsu bat sortzea, turismoa, ostalaritza eta merkataritza uztartzen dituena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube