Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/02/19

Indibidualismoen aurrean, EAJ-PNVk kohesioaren, aktibazio komunitarioaren eta justizia sozialaren aldeko apustua egiten du

“Entzunez Eraiki” ekimenaren lehen saioan, Gipuzkoako gizarte-politiken ereduaren oinarriak partekatu dira, eta hainbat gizarte-eragileren ekarpenak jaso dira.
Indibidualismoen aurrean, EAJ-PNVk kohesioaren, aktibazio komunitarioaren eta justizia sozialaren aldeko apustua egiten du

Argazkiak...

Gaur goizean izan da EAJ-PNVk aktibatu duen ‘Entzunez Eraikiz‘ ekimenaren baitan antolatutako gizarte politikei buruzko lehen topaketa. Entzute aktiboko prozesu baten bidez, alderdiak bere proiektu politikoa gizarteari zabaldu nahi dio, ekimenak kontrastatzeko eta proiektuak herritarrekin partekatzeko. Hala azaldu du Olatz Peonek, Tolosako alkate eta gizarte politiken inguruko topaketen arduradunak. Lehenengoa Errenterian egin da gaur, eta bertan Gipuzkoako politika sozialen ereduaren oinarriak partekatu dira, Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuaren eskutik. Peñak defendatu du, gero eta gehiago zabaltzen ari diren indibidualismoen aurrean, EAJ-PNVk gizarte-kohesioa indartzearen, komunitatea aktibatzearen eta justizia soziala babestearen aldeko apustua egiten duela.

Gaur goizean izan da EAJ-PNVk aktibatu duen ‘Entzunez Eraikiz’ ekimenaren baitan antolatutako gizarte politikei buruzko lehen topaketa. Entzute aktiboko prozesu baten bidez, alderdiak bere proiektu politikoa gizarteari zabaldu nahi dio, ekimenak kontrastatzeko eta proiektuak herritarrekin partekatzeko. Hala azaldu du Olatz Peonek, Tolosako alkate eta gizarte politiken inguruko topaketen arduradunak. Lehenengoa Errenterian egin da gaur, eta bertan Gipuzkoako politika sozialen ereduaren oinarriak partekatu dira, Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuaren eskutik. Peñak defendatu du, gero eta gehiago zabaltzen ari diren indibidualismoen aurrean, EAJ-PNVk gizarte-kohesioa indartzearen, komunitatea aktibatzearen eta justizia soziala babestearen aldeko apustua egiten duela.

Maite Peñak Euskadik datozen urteetarako gizarte-arloan dituen erronkak azaldu ditu, eta Gipuzkoako gizarte-politiken ereduaren oinarrietan sakondu du, “pertsonen zerbitzura dagoena” eta “gero eta berdinagoa, kohesionatuagoa eta solidarioagoa” izango den gizartea eraikiko duen eredua. Adierazi duenez, EAJ-PNVk defendatzen duen eredua bi zutabetan oinarritzen da, sustapen ekonomikoan eta gizarte politiketan, eta argudiatu du “txanpon beraren bi aldeak direla”, eta binomio horren baterako existentzia politika publiko ororen garapenerako euskarri bihurtzen dela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube