Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoaingo Udalak udal ibilgailuen flota elektrifikatu du eta errekarga gune berriak instalatu ditu
Izagirre: “mugikortasun iraunkorraren, kontsumoen murrizketaren eta deskarbonizazioaren alde Udalak egiten duen apustuaren lehen ekintza garrantzitsua da, eta hurrengo hilabeteetan ekimen berri gehiago ipiniko dira martxan”.Andoaingo Udalak sustatutako deskarbonizaziorako ekimen eta kontsumoak murrizteko apustu nagusietako bat da. 2021ean, Zerbitzu Sailak zehatz-mehatz aztertu ditu Udalaren ibilgailu-flota osoaren kontsumoak. Azterketa horren ondorioz, jarduketa-gune nagusiak identifikatu dira, hain zuzen ere kilometro gehien egiten dituzten ibilgailuetan eta emisio handienak eragiten dituzten ibilgailuetan.
Lehenengo fase honetarako, 4 jarduketa-sorta identifikatu dira; lehenengo ibilgailua enplegu-sailerako izango da (30.300 euro, BEZa barne); bigarren eta hirugarren ibilgailuak zerbitzu-brigadarako izango dira (30.300 eta 33.900 euro, hurrenez hurren); eta, azkenik, laugarren ibilgailua Udaltzaingoarentzat izango da (40.400 euro, BEZa barne).
Flota berritzeko eta elektrifikatzeko inbertitutako 135.000 euroei beste 17.000 euro gehitu beharko litzaizkieke, errekarga puntu berriak instalatzeari dagokion kopurua. 3 errekarga puntu bikoitz ezarri dira Udaltzaingoaren egoitzan eta zerbitzu brigadaren OPUAko instalazioetan, bi ibilgailu aldi berean kargatzeko ahalmena dute, konektore bakoitzak 7,4 kW-rainoko gaitasunarekin.
Mari Jose Izagirre Zerbitzu zinegotziak baieztatu duenez, “ibilgailu berriak sail ezberdinei entregatu zaizkie dagoeneko, eta kargatzeko guneak dagoeneko martxan daude”. Ohartarazten du “prozesu hau deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan sustatu behar ditugun jarduera desberdinen hasiera baino ez dela”. Aurrekontuen aurkezpenean aurreratu zen udal osoan gehien kontsumitzen duen ibilgailua garbiketako barredora-makina dela, eta horregatik, 2022rako eguneratzea eta elektrifikatzea aurreikusi da, 230.000 euroko zenbatekoarekin.
Izagirreren ustez “mugikortasuna atmosferara egiten den emisio-gune nagusietako bat da, baina, ibilgailu flota osoa elektrifikatzen goazen bitartean, ezinbestekoa da energia berriztagarria sortu edo ekoiztea, eta, horretarako, funtsezkoa da energia garbia sortzeko puntu berriak instalatzea, autokontsumorako neurrietatik harago. Udalaren helburua da herrian parke fotovoltaiko bat sustatzea, 1 eta 5 MW arteko energia berriztagarria sortzeko gaitasuna izango duena, zero kilometro energia”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31