Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo alkateak osoko bilkura ekidin eta esleitu gabe utzi zituen 3 milioiak dekretu bidez onetsiko ditu
Udal Gobernuak 2022ko aurrekontuetan baztertu zituen proposamenak onartzea proposatzen dugu, eta kudeaketan gardentasuna eskatzen duguCOVIDaren krisiak eztanda egin zuenetik, EAJ-PNVtik bi mezu argi helarazi genizkion Udal Gobernuari aurrekontuen arloan: alde batetik, “laguntzeko geundela”, eta bestetik, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzea, hau da, “ezer ez gordetzea” garrantzitsua dela helarazi genion.
Lehenengo mezuari dagokionez, gure konpromezua bete dugu. Azken bi aurrekontuen izapidetzean abstenitu egin gara, eta soilik, proposamen gehigarriak aurkeztu ditugu. Bat ere ez gobernuaren proposamenaren aurka.
Eta bigarrenari dagokionez, hau da, eskuragarri dauden baliabide guztien erabilerari dagokionez, gobernuak ez du gure proposamena onartu. Izan ere, urtarrilaren 31an 2022ko aurrekontuak onartu ziren, eta “likidezia falta” argudiatuz, zuzenketak atzera bota ziren. Ondorioz, hiru diru-laguntzetatik eratorriak ziren 3 milioi euro, erabili gabe utzi ziren. Udal Gobernuak ez zituen proposamenak bere aurrekontu proiektuan sartu nahi izan, oraindik ofizialdu gabe zeudelako aitzakian. Hala ere, aipatutako diru-laguntzetatik bi, 2021eko azaroaz geroztik publikoak ziren, eta ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aurrekontuetan barne hartu ziren. Eta hirugarrena, osoko bilkura ospatu aurretik, udalaren kontu korrontera transferentzia egina zegoen. Beharrezkoa al zen kudeaketa atzeratzea, hirian dauden beharrizanei aurre egin eta premia duten pertsonei lagundu beharrean? Hori, ez da, inondik inora, kudeaketa eraginkor baten logika, eta jakina, ez da EAJ-PNVren logika. Hori, ez da hiritarrek eskatzen duten politiken abiadura, eta ezta ere, Irunek aurrera egin ahal izatea ahalbidetuko duen politika.
Orain, 3.000.000 euro horiek, otsailaren bukaeran Alkatearen Dekretuz esleituko direla jakinarazi digu. Era horretan, osoko bilkuran sortuko liratekeen eztabaidak ekidingo ditu. Gobernuak erabakitzeko ahalmenik ez duen Bozeramaile Batzordera eramango ditu bere proposamenak, eta ondoren, Alkateak dekretu bidez onetsiko ditu. Hori dela eta, kudeaketa gardentasuna eta gainerako indar politikoekin lankidetza eskatzen diogu. Alkatetza dekretuak ez dira kudeaketak bideratzeko, ez formak, ezta moduak ere.
Horregatik, berriro aurkeztuko ditugu 2.475.000 euroko balioa zuten eta gobernuak atzera bota zizkigun proposamenak:
• Poxpologile kalea berrurbanizatzea; 650.000 euro, eta gero 850.000 euroko konpromisoa.
• Ermita kalea berrurbanizatzea; 375.000 euro.
• Lapice kalea berrurbanizatzea; 600.000 euro, eta gero 900.000 euroko konpromisoa.
• Juan Thalamas Labandibarren eraikina erostea; 55.800.000 euro.
• Mendibil inguruko beharren azterketa; 20.000 euro
• Mendibil aldea berrurbanizatzeko proiektua; 30.000 euro
Proposamen hauek, dagoeneko, erregistratu eta Alkateari bidali dizkiogu, aspaldidanik definituta dauden proiektu hauek gauzatzeko unea delako.
EAJ-PNVren apustua da asmo handikoak izatea Irunek behar dituen proiektuekin, eta, horregatik, gure lankidetza eskaintzen dugu Udal Gobernuari proposamenak eginez, Irunerako proiektu onak arrastatzen eta atzeratzen ez jarraitzeko. Orain gobernatzen gaituztenek kudeaketa-eredu bat dute, eta askok eta askok ez dugu eredu horrekin bat egiten.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31