Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/02/14

Urumea ikastolaren eraikin zaharra eraistea, Hernanik duen aparkaleku beharraren konponbidearen parte izan daiteke

EAJ-PNV Hernanik gogorarazi du eraikinak 20 urte baino gehiago daramatzala antolamendutik kanpo, eta ezinbestekotzat jo du ikastola behin betikotzat eraistea eta espazio hori plaza estali eta aparkaleku gisa erabiltzea.
Urumea ikastolaren eraikin zaharra eraistea, Hernanik duen aparkaleku beharraren konponbidearen parte izan daiteke

Milagrosa parean dagoen Urumea ikastolak 20 urte baino gehiago daramatza antolamendutik kanpo eta EAJ-PNVren ustez iritsi da eraikina eraisteko ordua eta bide batez, ingurune hori garatu ahal izatekoa. EAJ-PNVko bozeramailearen esanetan, zonaldean aparkaleku bat egitea lehen mailako beharra da: «urteak daramatzagu eraikina eraitsi eta aparkaleku bat eraikitzeko eskatzen; 1h30 doan izango den aparkalekua, zentroan egin beharreko kudeaketak egiteko eta hernaniarrek otordu bat egin edo zerbait hartzeko denbora izan dezaten. Asteburuetan goizaldeko 3:00etan itxi eta 07:00etan berriz ere irekiko den aparkalekua izatea proposatzen dugu, Hernanin lasai afaldu eta kafea hartu ahal izateko».

Talde jeltzaleak ez du ulertzen zergatik ez den obra egiten, berez,  EH Bilduk onartutako Arau Subsidiarioetan jasota baitago. Amonarraizen arabera, bada arrazoi bat: «trafiko-aldaketen helburua zen Hernani erdigunetik ibiltzea zailtzea; eta behin barruan egonda,  irteera ezin aurkitu ibiltzea; orain bi aldiz pentsatzen dute Hernanira itzuli ala ez. Herriaren kanpoaldean bizi diren hernaniarrei (Galarreta, Ereñotzu, Antziola, baserriak, etab.) erdigunera hurbiltzea erraztuko dien pausurik ere ez du eman Udalak». Era berean, aparkaleku berriak gaur egun aparkatzeko lekurik aurkitzen ez denean sortzen den kutsadura ere saihestuko lukeela azaldu du EAJ-PNVk: «espazio hori garatzen denean, gaur egun ezagutzen ditugun aparkatzeko arazoak desagertu egingo dira».

Aparkalekuarekin batera, EAJk proposatzen duen beste elementua plaza estali bat da: «Lizeaga, Txantxilla, Oarso eta inguruko ikastolen artean nerabe asko biltzen dira eta, haur txikiak dituzten familiez gain, adineko pertsona asko ere bizi da inguruan. Espazio estali bat, parke batekin, eserlekuekin… harrera ona izango luke euria egiten duen egunetarako edo eguzki asko dagoenerako».

Amonarraizek gogoratu du EAJ-PNVk Hernaniren eta hernaniarren alde lanean jarraituko duela: «EH Bilduri Urumea ikastolako eraikina botatzeko eskatzen jarraituko dugu, eta baita ere plaza bat eta txandakako aparkalekua egiteko».

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube