Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/02/11

LABIaren neurrien ondotik, Inauteriak ospatzea erabaki du Udalak

Olatz Peon Ormazabal, alkatea: "osasun larrialdi egoera bertan behera utzita eta neurri nagusiak indargabetuta, Inauteriak ospatzea erabaki dugu, ezinezkoa izango da ohiko programazio osoarekin egitea, baina ahal den neurrian ekimenak gauzatzeko prestaketa lanetan hasi gara"
LABIaren neurrien ondotik,  Inauteriak ospatzea erabaki du Udalak

Otsailaren 14tik aurrera osasun larrialdi egoera bertan behera geratu eta  egun indarrean dauden neurriak indargabetu egingo direla iragarri zuen atzo LABIk. Erabakiaren ondotik, inauteriak ospatzea erabaki du udalak eta eragileekin biltzeari ekin diote.

Datozen egunetan bilerak egingo dira eragile guzti-guztiekin: karrozak eta konpartsak, txarangak, aisialdi taldeak, txoznak... Eta guztiekin aztertuko da zein ekimen prestatzeko eta gauzatzeko aukera dagoen. Ondoren, inauterien aurretik, iragarriko da eragileekin batera antolatutako egitaraua.

Olatz Peon Ormazabal alkateak adierazi duenez momentuko osasun egoera eta neurriei erreparatuta erabaki zuen udalak inauteriak bertan behera uztea, "egoerak nabarmen egin du hobera eta osasun larrialdi egoera eta indarrean zeuden neurriak indargabetuta, inauteriak ospatzea erabaki dugu, ezinezkoa izango da ohiko programazio osoarekin egitea, baina ahalik eta ekimen gehienak berreskuratu eta antolatzeko prestaketa lanean hasita gaude".

Udaletik aurreratu dute Ostegun gizeneko txupinazoa egingo dela, baita Diana ere eta inauterietako kontzertuak ere izango direla kalean.

Edonola ere, egun batzuk barru iragarriko da egitaraua bere osotasunean, eragileekin bilerak egin eta prestaketa lan guztiak amaitu ostean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube