Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zer gertatzen da Hernanin Galarretako Parke Teknologikoarekin?
EAJ-PNVko bozeramaileak gogorarazi du Udala Estubegiko jabekidea dela eta ez duela ezer egin inguru honetan instalatu nahi diren enpresak lortzeko: «hernaniarrek zabaldu dituzte begiak»Azkenaldian bolo-bolo dabil Galarretaren garapena, eta are gehiago, Couthekin duela aste gutxi gertatutakoa eta gero. Ezin dugu ahaztu, joan den udaberrian Eusko Legebiltzarrean izan zirela Alkatea eta zinegotzi bat, beste batzuek Galarretarekin zerbait egin zezaten eskatzeko helburuarekin, enpresa gehiago ekar zitezen. Azken 10 urteetan, EH Bilduk gehiengo osoa izan du Hernanin, baina ez da enpresarik ekarri Galarretara. Beno… bi merkataritza-gune instalatu dira.
EH Bilduk sinestarazi nahi digu eremu honen garapenak garrantzi handia duela eurentzat; hala ere, inguru honetan enpresak instalatu ahal izateko lana egin beharrean, betiko gauza bera saltzen jarraitzen dute: errua EAJ-PNVrena da.
Hernaniarrek ireki dituzte begiak, eta bestela, argazkiak begiratu besterik ez dago. Udala Estubegiko jabekidea da eta ez du ezer egiten martxan jartzeko. Jabe pribatuen lursail batekin bai ordea… Zergatik? Zergatik saiatu zen Loire Galarretan/Oronan instalatzen? Zein izan zen ez uzteko arrazoia? Zergatik ez dira bizkortzen Galarreta/Oronan instalatu nahi duten enpresei ematen zaizkien erantzunak? Zer gertatu da Couthekin? Uste dugu EH Bilduk interes handiagoa duela EAJ-PNVren kontrako estrategia politikoa aurrera eramaten, Hernaniren alde lan egiten baino.
Udal gobernuan EAJ-PNV egongo balitz, Galarretako Parke Teknologikoaren inguruan enpresak egongo lirateke instalatuta, eta kudeaketa sistema aldatua egongo litzateke; Galarretako eremua garatua egongo litzateke.
Gaur egun hernaniar asko egongo lirateke etxetik minutu batera lanean, eta enpresa berri asko gure herrian. Hau hernaniar guztiek dakite. Ez dakitena da, oposizioan egonda, Eusko Jaurlaritzarekin eta Sprilurrekin harremanetan gaudela, guztion artean Hernanira etorriko diren enpresak bilatu behar ditugulako. Enpresa horiek ordea, talka egiten dute EH Bilduren errealitatearekin eta Hirigintza Sailaren saturazio egoerarekin. Enpresek ez dituzte arazoak aurkitzen ez Eusko Jaurlaritzan, ez Legebiltzarrean, ez Aldundian, Hernaniko Udalean baizik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31