Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Inoren izendapen-eskaria plazaratu aurretik, haren merezimenduen inguruko adostasun zabala landu beharko litzatekeela iradokitzen dugu
Maria Eugenia Arrizabalaga: “Txillardegiren izendapen-eskariarekin gertatzen dena da, politikoki zoritxarreko jokabide bat, EH Bilduk darabilena: batasunerako ordez, zatiketarako bidea emango duela jakin, eta, hala ere, izendapena argitara eman"“Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Euskararen etorkizunarekin konprometitutako gizona izan genuen. Aurreko mendeko 50 eta 60ko hamarkadetan, euskararen batasuna sustatuz eta euskarazko liburugintza eraginez arduratu zen gure hizkuntzaren eta herriaren beharrari erantzuteko. Baina era beren esan beharra dago, herri honen mesederako, eta Txillardegiren beraren ahaleginen onerako, euskara batuaren beharra ikusten zuenik bazela: JAKINen inguruko idazle gazteak, Gabriel Aresti, Juan Mari Lekuona edota zer esanik ez, Koldo Mitxelena, Patxi Altuna eta Luis Villasante, batzuk aipatzearren. Aipatu guztiak, gaur ezagutzen dugun euskara batuaren oinarriak finkatzeko lanean ibiliak. Baina gogora ekarri nahi dut, aipatu guztiek ez daukatela Gipuzkoako Urrezko Dominarik, Jakinen sortzaileek salbu, edota, elkarte gisa, Euskaltzaindiak izan ezik. Bestelako aitorpenak bai, eta Txillardegi berak, ere bai: azkenetakoa Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako Kanpuseko Carlos Santa Maria egoitzan, erakusketa aretoari Txillardegiren izena jarri zitzaion 2019an”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVren bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, hil ondorengo Gipuzkoako Urrezko Plaka Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegiri” emateko proposamenari buruz.
“Urrezko Plaka jasotzeko Txillardegiren izendapen-eskaria tamalez, ez datorkigu argi. Hemen gertatzen dena da politikoki zoritxarreko jokabide bat, EH Bilduk darabilena: batasunerako ordez, zatiketarako bidea emango duela jakin, eta, hala ere, argitara eman Txillardegiren izena. Jakin ez dela adostasunik izango, eta, hala ere, izena plaza erdian jarri, euskara eta euskal kultura liskar politikoak harrapatuko dituela axola izan gabe. Txillardegi bera, hura izan zen pertsona, sesio politikoaren menpe utzi. Ez da gure estiloa" azpimarratu du.
Jarraian bozeramaile abertzaleak, egunotan irakurritako lerroburua ekarri du gogora: “EAJ-rekiko jarrera kritikoa da Txillardegiri barkatzen ez diotena, ez ETAn egon izana”, alegia. “Gaurko saioa – jarraitu du Arrizabalagak – lerroburu horrek esandakoa argitzeko baliatu nahi dut: ez da egia. Eusko Alderdi Jeltzaleak ez dio ezinikusirik ez gorrotorik Txillardegiri; ez daukagu hura baztertzeko grinarik ez asmorik, nahiz eta, dirudienez, kontaketa hori sinestarazi nahi den. Beste behin, EH Bilduk darabilen jokabide politiko okerraren aurrean gaude”.
Amaitzeko, EAJ-PNVko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak, Eusko Abertzaleak batzarkide taldeak aurkeztu eta onartutako osoko zuzenketaren hiru puntuak aditzera eman ditu:
1.- Gipuzkoako Urrezko Domina, eta Gipuzkoako Urrezko Plaka, pertsona fisikoak hilondoan edo pertsona juridikoak saritzeko aurrekoaren korrelatiboa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dezakeen bereizgarri handiena dela adierazten dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek.
2.- Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote Gipuzkoako Urrezko Domina, eta Gipuzkoako Urrezko Plaka ematean, herri interesen aldekoak diren jarduera eta zerbitzuak aintzat hartuz eta herritarren arteko elkartasuna sustatzeko jokaera eta jarrerak bultzatzen dituztela kontuan izanik, Diputatuen Kontseiluak azter ditzala sari hori emateko moduko hautagaien merezimenduak eta inguruabarrak eta erabaki dezala iritsitako ondorioen arabera.
3.- Gipuzkoako Batzar Nagusiek nabarmentzen dute inoren izena plazaratzerako eta auzitan jartzeko bidea eman aurretik, haren merezimenduen inguruko adostasun zabala landu beharko litzatekeela.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31